ZientziaKutxa | Banpiroarekin neurozientziaren inguruko elkarrizketa
Banpiroa mitologia modernoko pertsonaiarik iradokitzaileenetako bat da. Gaur egungo irudian, «udarik gabeko urtea» deritzona sortzen da, Lord Byronek eta zenbait lagunek beldurrezko istorioak idaztea erabaki zutenean. Mary Shellyk, 18 urte zituela, Frankenstein doktorearen eta John Polidoriren (Byronen medikua) izakia sortu zuen, odola eta bizia lapurtzen zituen banpiroa alegia. Bizi- eta sexu-harrapari hari buruzko ideia horiek Bram Stoker-en lumatik Francis Ford Coppolak zuzendutako kamerara egin zuten jauzi.
Giza-garuna ezagutzen dugun Unibertsoko egitura konplexuena da. Garen guztia du bere baitan. Banpiro batekin hitz egin ahal izango bagenu, seguru asko gure garunarekin zerikusia duten gaiez hitz egingo liguke: hilezkortasunaren irrika, desberdina denarekiko erakarpena eta aldarapena, etorkinarekiko beldurra, gaixotasunarekiko antsietatea, sedukzioa eta maitasuna, edo odolaren indarra deritzogun hori. Dena dago sinfoniak, eleberriak, filmak eta munstroak sortzen dituen garun horretan. Gogoratu, zu zure garuna zara.
2023komartxoaren 10a, ostirala, 18:00
Lekua: Kutxa FundazioakoRuiz Balerdi aretoa(Tabakalera, 4. solairua). Donostia/San Sebastián
Hizkuntza: gaztelania
Doako sartzea aforoa bete arte.
Hitzaldia streaming bidez emango da Kutxa Fundazioaren youtube kanalaren bidez.
Hitzaldi hau ZientziaKutxa.Gorri biziaesparruan eskaintzen da, Kutxa Fundazioak eta Donostia International Physics Center-ek (DIPC) antolatutako hitzaldi-zikloa
Hizlaria: José Ramón Alonso
Neurobiologoa.
Salamancako Unibertsitatea.
Gaztela eta Leongo Neurozientzia Institutua.
José Ramón Alonso biologian doktorea da, Salamancako Unibertsitateko katedraduna eta Gaztela eta Leongo Neurozientzien Institutuko ikertzaile nagusia. Alemanian eta Estatu Batuetan doktoratu ondoko ikertzailea izan da eta honoris causa doktore da Bolivia, Kolonbia eta Peruko unibertsitateetan.
Helduentzako eta haurrentzako zientzia-dibulgazioko 50 liburu baino gehiago idatzi ditu, eta hogeita hamar bat sari jaso ditu idazle, ikertzaile eta dibulgatzaile gisa. Bere blogak, Neurociencia con el Dr. José Ramón Alonso, hainbat milioi bisita jasotzen ditu urtean, eta, erreferentziazko bloga da depresioari eta autismoari dagokionez gaztelaniaz aritzen den komunitatearentzat.