Goi joskintzako brodatua
Cabecera
Título
Goi joskintzako brodatua
Descripción
Lunéville metodoa erabiliz eskuz brodatzeko goi joskintzako teknika espezializatuetan hastapen-ikastaroa, Elisabeth Roulleau Gasbarre brodatzaile adituaren eskutik.
Hastapen-ikastaro honek, Lunéville metodoaren bidez eskuz brodatzeko goi joskintzako teknika espezializatuetara hurbiltzea eta praktikan jartzea proposatzen du. XIX. mendetik erabilia eta jatorriz Frantziakoa, Lunéville brodatua oso teknika preziatua da nazioarteko goi mailako joskintzan. Lunéville izeneko kakorratz bat erabiliz, harribitxiak eta beira-aleak (lentejuelak, perlak, tutuak...) eskuz brodatzean datza, txirtxilu horien bidez jantziei eta ehungintzako beste euskarri batzuei hiru dimentsiotasuna eta ehundura eskainiz.
Irakaslea: Elisabeth Roulleau Gasbarre
Norentzat:Moda Diseinuko, Patroigintzako, Jantzigintzako, Arte Ederretako edo/eta Diseinuko ikasle edo tituludunentzat, modako profesionalentzat, artistentzat eta goi joskintzako brodatze tekniketan trebatzeko interesa duten pertsona ororentzat.
Datak: 2023ko maiatzaren 18tik 21era.
Ordutegiak: 10:00-13:00 eta 14:00-18:00. Dedikazioa: 28 ordu.
Lekua: Cristóbal Balenciaga Museoa. Getaria
Laguntzailea: Kutxa Kultur Moda
Izenemateak zabalik apirilaren 30 arte
Informazio gehiago eta izen-emateak:www.cristobalbalenciaga.com
Imagen Listado
Es streaming?
Off
Pasada
1
Años
2024,2023
Fecha
Inicio
Fin
Texto fecha
16 Maiatza 2024 10:00 – 19 Maiatza 2024 18:00
Inicio
Fin
Texto fecha
18 Maiatza 2023 10:00 – 21 Maiatza 2023 18:00
Tipo Actividad
Ikastaroa / Tailerra
Fecha
16 maiatza 2024 10:00 – 19 maiatza 2024 18:00
Espacio
Besteak
Temática
Kultura
Línea Actuacion
Programas
Público
Ekintzaileak eta profesionalak