Labo Go40 | Emilio Manzano 'Volverse pequeño'
Poesia / instalazioa / performance. Sortze-prozesuaren erakustaldia-performance-solasaldia.
Volverse pequeño Kontakizun poetiko bat da, autobiografiatik eta fikziotik abiatuta aurkeztua, maitasunetik egindako aukerak berreskuratu nahi dituena. Horretarako, berriz lantzen ditu kendutakoaren inguruko minaren eta bizitzaren zentzu tragikomikoaren kontzientziari buruzko narratiba.
Volverse pequeñoEmilio Manzano lantzen ari den Proyecto pueblotrilogiaren bigarren zatia da.
Lehen zatiak, Proyecto pueblo // Pubertadizenekoak, sustraiak, jatorria, ohiturak, folklorea eta bizitokia jartzen zituen zalantzan, eta Volverse pequeñok, berriz, aztarnak, ingurunea, lurraldea eta bizitzen ari garen testuingurua jartzen ditu zalantzan, barru-barrutik.
Volverse pequeño kontakizun bat da, bizi izan dugun testuinguru distopiko honetan aukeren alterazioa izatea esperimentatu duena, sinetsarazi zizkiguten eta imajinatzen genituen kontakizun naturalizatu haietatik etorkizun hori, dagoeneko presente egin dena, ez dela gertatuko ulertu dugun unera arte.
2023ko apirilak 27a, osteguna
19:30 Ateak irekitzea | 20:00 Erakustaldia/performance | 20:40 Solasaldia
Lekua: Kluba aretoa (Tabakalera, 1. solairua). Donostia / San Sebastián
Hizkuntza: gaztelania
Sarrera aurreratua: 3 €. Sarrerak erosi
Sarrera leihatilan: 5 € (Ikuskizunaren egun berean, prezioa leihatilatzat hartuko da).
Leihatila: Tabakalerako informazio puntuan (1. solairuan) online salmentan agortu ez badira.
Leihatilako ordutegia: asteartetik ostegunetara: 10:00 > 19:00; ostiralean: 10:00 > 20:00; larunbatean: 11:00 >20:00; igande eta jaiegunetan: 11:00 >19:00
Emilio Manzano (Martos, Jaen, 1988)
Eszena-zuzendaria, dramaturgoa, sortzailea, argitzailea eta interpretea. Batez ere, hizkuntza eszeniko berrien ikerketan jardun du, eta beste ikasketa eta lan eremu batzuen ekarpena ere egin du, irudi plastiko eta osoaren bidez, euskarri teknologikoaren bidez eta subjektuarekiko eta objektuarekiko, esanahiekiko eta adierazleekiko erlazioen bilaketaren bidez pieza eszenikoak sortzeko. Modu horretara, egoerak sortzen ditu ikuslearengan, hau da, ez du mezu bakarra bilatzen, baizik eta mezu hori modu askotara interpretatzea eta inkontzientea piztea, inpaktu poetiko-bisualaren bidez barne-elkarrizketa bat sortzeko.
Fitxa artistikoa
- Sorkuntza eta interpretea: Emilio Manzano
- Soinu-espazioa: Juan Escribano
- Proiekzioak: Andrea Martinez
- New Media: Elena Juárez
- Jantziak: La bixa
- Diseinu grafikoa: Abel Carrillo