Dock Live! Espanto
Espanto taldearen kontzertua DocK Live!-ren esparruan.
Dock Live! diziplina arteko espazioa da, eta musikaren, ikus-entzunezkoen eta arte eszenikoen inguruan lan egiten duten hizkuntzen eta artisten arteko gurutzaketa eragin nahi du. Hainbat formatutako puntua izan nahi du sail honek: proiekzioak, musika, pieza eszenikoak eta performancea besteak beste, eta zinemagileak, ikus-artistak, idazleak eta performerrak, eta musikariek hartuko dute parte bertan.
Espanto
Luis F. Bayok eta Teresa Jimenok osatzen duten bikotea da Espanto, eta 2005ean hasi ziren maketak grabatzen. Horrez gain, unibertsitateko irakasleak dira, bikotea eta literatura zale amorratuak. Gauzak sortu ahala egiten ikasi duten musikariak.
Haien aurreko diskoan gizartetik urrundutako bizimodu basati baten desira irudikatu ondoren, hiriko bizimoduari buruzko disko dibertigarri, goibel eta misteriotsu batekin itzuli zaigu Logroñoko bikotea: Cemento. Rafael Azkonaren (Logroñoko idazlea, Berlanga, Ferrari, Trube eta beste askorentzako gidoiak idazteagatik izen handikoa) oinordekoak bailiriran, Teresak eta Luisek umore beltza eta sentikortasuna neurri berean dituzten kontakizunak diren abestiak sortzea lortzen dute. Gehienetan eguneroko bizitzaren zentzugabekeria zorrotz behatzetik abiatuta; horixe da “La estatua” abestiaren kasua, Logroño hiriko gertakizun misteriotsu batean inspiratzen dena, modu librean. Gertaera hartan, Udalak enkargatutako lau eskultura arrastorik utzi gabe desagertu egin ziren biltegitik, zegozkien biribilguneetan jarri baino lehen.
2023ko maiatzak 3a, asteazkena| 21:00
Lekua: Kluba aretoa (Tabakalera, 1. solairua). Donostia / San Sebastián
Sarrera aurreratua: 3 €. Sarrerak erosi
Sarrera leihatilan: 5 € (Ikuskizunaren egun berean, prezioa leihatilatzat hartuko da).
Leihatila: Tabakalerako informazio puntuan (1. solairuan) online salmentan agortu ez badira.
Leihatilako ordutegia: asteartetik ostegunetara: 10:00 > 19:00; ostiralean: 10:00 > 20:00; larunbatean: 11:00 >20:00; igande eta jaiegunetan: 11:00 >19:00