'Haragizko mamuak' liburuaren aurkezpena
Karmele Mitxelena Etxebesteren Haragizko mamuakliburuaren aurkezpena, Donostia Hiriko Kutxa Literatura Saria56. edizioan irabazleak, euskarazko kontakizun liburua modalitatean.
Karmele Mitxelenarekin solasean Jon Martin izango da, UPV/EHUKo irakaslea, idazlea eta bertsolaria.
2023ko maiatzaren 5a, ostirala | 19:00
Lekua: Kutxa Kultur Plaza (Tabakalera, 4. solairua). Donostia/San Sebastián
Hizlariak: Karmele Mitxelena | Jon Martin
Hizkuntza: euskara
Laguntzailea: Elkar
Sarrera libreaaforo bete arte
Aurkezpenazuzenean jarraituahal izango da gure YouTube kanalaren bitartez.
Karmele Mitxelena
Karmele Mitxelena Etxebeste Oiartzunen jaio zen 1988 urtean. Magisteritzako ikasketak egin zituen, Haur eta Lehen Hezkuntzakoak zehazki. Irakaslea da ogibidez, baina egun bere seme-alaben zaintzan murgilduta dago erabat. Etxetik datorkio bertsozaletasuna, aita bertsolaria baitzen. 11 urterekin bertso eskolan izena eman zuen, urteetako ibilbide bati hasiera emanez. 2012tik aurrera batez ere literatura jorratzen du. Hainbat sariketa irabazi izan ditu, tartean: Iparragirre, Errenteria Hiria, Bordari, Julene Azpeitia, Gabriel Aresti… Aurten gainera, Mikel Zarate Haur literaturako saria irabazi du. 2019an kaleratu zuen Erakusleihoan izeneko bere lehen album ilustratua Erein argitaletxearekin, Peru Abarka album lehiaketan irabazle suertatu ondoren.
2022an Donostia Hiriko Kutxa Literatura Sarien irabazlea izan zen Kontakizun Liburua modalitatean, Haragizko mamuak liburuarekin.
Liburuaren sinopsia: Guraso zaharren ezintasuna nola-hala daraman semea, bere bizitza noragabea zuzentzeko asmoz bikote-zita batera jotzen duen norbait, etxeko jaun-andreen gustuak bete behar dituen neskame etorkina, ama izatea lortzeko gorriak ikusteko prest dagoen emakume ez hain gaztea.
Hezur-haragizkoak dira istorio hauetako pertsonaiak, ukigarriak haien arazoak, zinezkoak haien minak. Baina, aldi berean, badute mamuzko zerbait ere, alderdi ezkutu, lauso, atzemanezin bat.
Gizon-emakumen asegaiztasunaz, ezagutzen ez dugunaren ikaraz edo ondoegi ezagutzen dugunaren beldurraz hitz egiten digu Karmele Mitxelenak, prosa dotore eta malgu, eder bezain adierazkorraz.