Hitzetatik – Ekintzetara: Klik programa, esperientzia esanguratsuak
Hitzetatik – Ekintzetara egitasmo berria martxan jarri dute Kutxa Fundazioak eta Arantzazulab-ek. Egitasmoak gipuzkoarrak Agenda 2030era hurbildu nahi ditu, ekarpen bat egiteko modu berriak eskaini, gizarte gisa ditugun erronketan modu erraz, hurbil eta erakargarrian inplikatzeko eta ongi pasatzera bideratuta dauden jardueren bidez.
Aurten 2. Garapen Jasangarrirako Helburuan kokatu da proiektua: GOSE EZA. Eta kausa horren alde batzeko KLIK izeneko ekintza-programa sortu dugu Gipuzkoako 3. sektore eko-sozialeko eragileekin elkarlanean, maiatza eta ekaina bitartean gauzatuko dena. Bertan, gozatuz elkarrekin ekitea helburu duten hainbat ekintza diseinatu dira, eta jarduera horietan parte hartuta, ongi pasatzeaz gain, gizartean inpaktu positiboa eragiteko aukera izango dute herritarrek. Gainera, KLIKek norbanakoen errealizazio pertsonala ere badute jomugan, ekarpena eginez, norbera bere buruarekin ongi sentituko baita.
KLIK programak esatetik egitera igarotzeko bidea erraztu nahi die gipuzkoarrei.
Hitzetatik – Ekintzetara proiektuaren babesle da Gipuzkoako Foru Aldundia, Europar Batasunaren Next Generation EU-ren finantzazioaren bidez. Honez gain, Eusko Jaurlaritzaren 2030 Lehendakaritzaren babesa ere jaso du.
KLIK PROGRAMA
Estas son las actividades en las que se puede participar, de forma individual, en grupo, con el colegio o la empresa.
- Batu Elikagaien bilketara
Maiatzak 12 - 13 mayo eta ekainak 2 - 3
Gipuzkoa - Datuak kalera: Elikagaien xahuketa lantzen
Maiatza 15 > ekainak 9
Ikastetxeak - "Azoka Mokau batean" solidarioa
maiatzak 24
Ordiziako Azoka - Janarien klasifikazioa taldean
ekainak 5 - 16
Bergara - Oiartzun - Food ODS Solidarioa "Trucklickak"
ekainak 7
Donostialdea - “Jarri beste bat!” Azoka Solidarioa
ekainak 10
Tolosa - Jatetxe Solidarioa
ekainak 12 > 16
Donostia - Jokatu batu!
ekainak 18
Reale Arena Estadioa - Transformer fest
ekainak 25
Donostia - BainaBai Mugimenduarekin bat!
maiatza – ekaina
Instagram