Moda zuzenean Balenciagan
Kutxa Kultur Moda programaren lau diseinatzailek Cristóbal Balenciaga Museoan presente egongo dira udaran, beraien proposamenak erakusteko eta saltzeko prestatutako gune batean. “Moda zuzenean txokoa” izango da, eta ikusgarritasuna emango die hala programari nola programako egoiliarrei.
Moda zuzenean
Moda zuzenean ekimenaren bidez, programari eta egoiliarrei ikusgarritasuna eman nahi zaie; horretarako, beren standean egongo dira asteburu batez bisitariei arreta emateko,beren diseinuak eta proiektuak azaltzeko eta lan-prozesuak jendaurrean erakusteko.
Lekua: Halla/Museoko gune komertziala. Cristóbal Balenciaga Museoa (Getaria)
Horario: 10:30-14:00 / 15:00-19:30
Egutegia:
2023ko uztailaren 29a eta 30a | Haizea Arranz
2023ko abuztuaren 5a eta 6a | Nerea Lurgain
2023kjo abuztuaren 19a eta 20a | Maider Alzaga y Tocados Oh
Haizea Arranz
Txikitatik gustatu izan zait sortzea. Nire amonak 5 urte besterik ez nituela erakutsi zidan josten eta, garaietako modarekiko, maitagarrien ipuinekiko, banpiroekiko eta, nola ez, kortseteriarekiko dudan zaletasun handiari batuta jaio zen Haizea Arranz. Mimoz egindako lanean sinisten dut, bizitza osoan zehar erabil ditzakezun piezetan. | www.haizearranz.com
Nerea Lurgain
Moda eta artearen arteko fusioa da. Kalitatezko ehunekin egindako arropa erosoa, originala eta denbora pasa arren beti erabili daitekeena. Prozesu osoa arreta handiz egiten da eta bilduma bakoitzaren zutabe diren estanpatuak eskuz egiten dira eta edizio mugatuak dira. |@nerealurgain
Maider Alzaga
Moda etiko eta arduratsuaren aldeko apustua egin du 2008tik, gizartearekin eta ingurumenarekin. Gorputz eta adin ezberdinetara iristen den patroi oinarri batetik hasita. Puntuzko ehunekin eta haien elastikotasunarekin jolastuz.. | www.maideralzaga.com
Tocados Oh
Oihana Hernaiz donostiarrak teknika eta material berriak uztartuz, pieza bakoitza kapela artisauen tradizioari jarraituz egiten du. Pieza bakoitza bere edertasuna hobetzeko ez ezik, erosotasuna bermatzeko diseinatu eta aztertzen da. Urteetan zehar bere buruko soinekoak mundu erdian zehar ibili dira bere bezeroen buruak janzten ezkontza eta ekitaldietan, hala nola, Ascot-en, baita Madril, Niza, Pariseko pasareletan desfilatzen eta nazioarteko aldizkari ezberdinetako moda-editorialeen protagonista izan ere.| www.tocadosoh.com.