Inor ez dago urrun | Ados Teatroa
Aporofobia Adela Cortina filosofoak sortutako termino bat da, pobreekiko gutxiespena, beldurra edo gorrotoa definitzeko, sarritan beste gaitz batzuen jatorrian dagoena, hala nola xenofobia, homofobia, arrazakeria, etab.
Pobrezia edo etxegabetasuna ez dira inoren berezko ezaugarriak, baizik eta faktore askoren ondorioz irits daitekeen egoera bat. Pobrezia forma berri asko daude, besteak beste, unibertsitarioak, lana duten baina etxebizitza bat eskuratzeko adina irabazten ez duten pertsonak, edo bat-batean lanik gabe dauden gurasoak. Inor ez dago pobreziatik edo bere burua kalean ikustetik salbu. Inor ez dago (gaude) urrun. Nahikoa da kontrako zirkunstantzia batzuk bata bestearen atzetik kateatzea.
Inor ez dago urrun performancearen hizkuntzatik egindako gogoeta bat da, gizartean dagoen aporofobiaren fenomenoari buruzkoa, arte eszeniko eta plastikoetako profesionalek, eta pobrezia edo etxegabetasun egoeran dauden pertsonek elkarlanean egina da.
AdosTeatroaren ikuskizuna, Kutxa Fundazioaren laguntzarekin.
2023ko irailaren 16a, larunbata
Ordutegia: 2 saio: 18:30 | 19:30
Lekua: Kutxa Fundazioa Plaza (Tabakalera, 4. solairua). Donostia / San Sebastián
Hizkuntza: gaztelania
Doako sarrera. Aforo mugatua