Jantzigintzako goi-mailako joskintzako teknikak (hastapen-ikastaroa)
Ikastaro honek hurbilketa bat proposatzen du Balenciaga Etxeko jantzigintza tailerretan erabilitako metodo zehatzetara. Saioek berezko joskintza eta lisatze erakustaldiak barne hartuko dituzte, parte-hartzaileek horietan gaitasun teknikoak eskuratzeko. Egin beharreko hainbat ariketa proposatuko dira, artilezko ehunen tratamenduetan eta papar-hegaldun lepo bat artisau-eran egiteko beharrezko lanetan bereziki sakonduz.
Irakaslea: Javier Martín
Lekua: Cristóbal Balenciaga Museoa. Getaria
Datak: 2023ko irailaren 15etik 17ra (ostirala, larunbata eta igandea)
Ostirala: 15:00 – 19:00 | Larunbata eta igandea: 10:00 – 14:00 y 15:00 – 19:00. Guztira: 20 ordu.
Hizkuntza: gaztelania
Laguntzailea:Kutxa Kultur Moda
Informazioa eta izenemateak
T 943 004 777 |info@fbalenciaga.com|www.cristobalbalenciagamuseoa.com