Testu feministen itzulpengintza...

Cabecera
Título
Testu feministen itzulpengintza...
Descripción

Testu feministen itzulpengintza: borrokarako beste tresna bat?

Azkenaldian feminismoaren alorreko testu asko ekartzen ari gara euskarara, eta, apurka, bagoaz corpus txukun bat osatzen.

Edukiei dagokienez, testu horiek erdiguneko zein bazterretako gogoeta eta eztabaida feministak elikatzen dituzte; terminologiari eta diskurtsoari dagokienez, berriz, nola eragiten diote elkarri bi alderdi horiek, hau da, gogoetak eta praktikak, batetik, eta testu-sorkuntzak, bestetik? Itzultzaile gisa, zer baliabide dugu testu idatzietako terminologia bateratzeko? Lortzen dugu mugimendu feministaren hizkuntza-ohiturak jasotzea eta haren gabeziak betetzea?

Partaideak solasaldian:
  • Amaia Astobiza
  • Ana Morales
  • Danele Sarriugarte


Antolatzailea: EIZIE, Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea
Laguntzailea: Kutxa Fundazioa

2023ko irailaren 26a, asteartea| 18:00-19:30
Lekua: Kutxa Kultur Plaza (Tabakalera, 4. solairua). Donostia / San Sebastián
Hizkuntza: euskara
Sarrera librea aforoa bete arte

Ekitaldia streaming bitartez jarraitu ahal izango da Kutxa Fundazioko YouTube kanalaren bitartez

Imagen Listado
Es streaming?
Off
Pasada
1
Años
2023
Fecha
Inicio
Fin
Texto fecha
26 Iraila 2023 18:00 – 19:30
Hora Desde
18:00
Tipo Actividad
Kontzertua
Fecha
26 iraila 2023 18:00 – 19:30
Espacio
Plaza
Temática
Kultura
Línea Actuacion
Programas
Público
Publiko orokorra