Labo Go42 | Ander Fernández 'ni neure gorputza izanez naiz'
Lehendabizi ulertu behar izan nuena izan zen, neure gorputza naizela, eta ez gorputz bat daukadala. Ni neure gorputza banaiz, eta nire gorputza neu banaiz, hortaz, honek nor naizen adierazten du, lehen jabetu gabe, eta orain geroz eta kontzienteago. Pertsonok geure gorputzak gara. ni neure gorputza izanez naiz.
Ander Fernandez (Bilbo, 1989), antzezgizona eta Gestalt terapian aditua. Mariemma erret dantza kontserbatorio profesionalean dantza garaikidea ikasi ostean Bilbora itzuli zen, hezkuntzaruntz bere arreta bideratuz, bai eta haurtzaroan indarkeria edota sexu-abusuak pairatu dituzten helduak laguntzen. Gaur egun “ni neure gorputza izanez naiz” proiektuaren sormen prozesuan murgilduta dago.
2023ko irailaren 22a, ostirala | 20:00
Lekua: Kutxa Fundazioa Plaza. Tabakalera (4. solairua). Donostia / San Sebastián
Sarrera aurreratua: 3 €(ikuskizunaren bezperako 24:00ak arte). Sarrerak erosi
Sarrera leihatilan: 5 € (Ikuskizunaren egun berean, prezioa leihatilatzat hartuko da).
Leihatila: Tabakalerako informazio puntuan online salmentan agortu ez badira.
Ordutegia: asteartetik ostegunetara: 10:00 > 19:00; ostiralean: 10:00 > 20:00; larunbatean: 11:00 >20:00; igande eta jaiegunetan: 11:00 >19:00
Fitxa artistikoa
- Ideia eta zuzendaritza: Ander Fernández
- Zuzendari-laguntzailea: Aiala Echegarai
- Laguntza artistikoa: Isabela Rossi eta Miguel González Padilla
- Interpretea: Ander Fernández
- Artista plastikoa: David Rivas Fernández
- Argazkigintza: Gonzalo Gallego
Babesa:2023. urteko Eusko Jaurlaritzako Dantzan Bilaka koreografia sorkuntzarentzako laguntza ekimenari esker garatutako egitasmoa.