O Sole mio. Musika-gonbidapen bat zure bizitzako izarra ezagutzeko
HitzaldiaSTROM - Astronomia inlusiboa erakusketaren esparruan. Erakusketa DIPC-ek antolatu du, Kutxa Fundazioaren elkarlanean, eta Tabakaleran ikusgai dago urriaren 4tik 31ra.
Hizlaria: Inés Rodríguez Hidalgo doktorea, Valladolideko Museoko zuzendaria.
2023ko urriaren 5a, osteguna | 11:00
Lekua: Kutxa Fundazioa Plaza, 4. solairua Tabakalera. Donostia/San Sebastián
Norentzat: edonorentzat, eta dibertsitate funtzionala dutenentzat egokitua
Hizkuntza: gaztelania
Sarrera doan, leku-kopurua bete arte
Deskribapena: Eguzkia izar arrunt bat da, baina ikaragarria eta beharrezkoa da guretzat, eta harekin bizi gara. Era guztietako gaitasunak dituztenentzat, gure bizitzako izarra ezagutzeko musika-gonbidapen bat da hitzaldi hau, irudi eta bideo ikusgarriekin eta Eguzkiari buruzko abestiekin: O sole mio! Ai, Eguzki gurea!
Hizlariaren biografia: Inés Rodríguez Hidalgo astrofisikako doktorea da, eta pianoko goi-mailako titulua du. ULL unibertsitateko Astrofisika Saileko irakaslea izan da, Eguzki Fisikako ikertzailea IACn, eta Zientziaren eta Kosmosaren La Lagunako Museoko zuzendaria. Valladolideko Zientzia Museoko zuzendaria da 2009ko otsailaz geroztik. Zientziaren eta pentsamendu kritikoaren dibulgatzaile aktibo bat da, eta epaimahaikide ibili da Prismas sarian eta Ikerketa Zientifiko eta Teknikoaren Asturiasko Printzesa Sarietan.
Jarraitu streaming bidez