Roscow. Artea zuzenean | Azkeneko egunak

Cabecera
Título
Roscow. Artea zuzenean | Azkeneko egunak
Descripción

Kutxa Kultur Plazan, artea zuzenean programan, arlo askotako artistek jendaurrean sortzen dute eta lanari beha daudenekin hitz egiten dute. Datorren astelehenean Roskow izango da bertan, eskultore-prestakuntza duen margolaria; beraren margolanak eta grabatuak, orokorrean figuratiboak, ilustrazioan, komikian eta punkaren ikonografian daude inspiratuta.

Roscow-ek 330X180 cm-ko mural panoramiko handi bat egiten ari da, Donostiako Boulevarra irudikatuz goitiko ikuspegitik.

2016ko irailaren 12tik urriaren 30era
Ordutegia: 10:00-13:00 // 17:00-20:00
Lekua: Kutxa Kultur Plaza (4. solairua Tabakalera)
Sarrera librea
Azaroaren 3an, ostegunean, 19:30ean lanaren amaitzea ospatuko du bere El Barón Roscow taldearekin kontzertua emanez Plazan.

Roskow.Fernando Huarte Campión-en arte-izengoitia (Donostia, 1963).

Nahiz eta Madrilen Palmako Arte Aplikatuen eskolan jaso prestakuntza eskultore gisa, bere lan gehiena margolaritzan egin zuen, baina sarraldiak eginez grabatu eta irudiztatze, kartel, disko-azal, liburu eta abarretan.

Haren margolan eta grabatuak, normalean figuratiboak, ilustrazioan, komikian eta punk ikonografian eta 80-90eko uhin berrian inspiratuta daude formalki, eta gainera oso gogoko ditu pintura murala eta eskultura erromanikoa, Flamenkoen pintura edo XX. mendeko abangoardien pintura, beste eragin askoren artean, horrela forma emanez eskuarki figuratiboa den bere unibertso pertsonalari, sarri-sarri genero fantastikoan barneratzen delarik, bere azken erakusketak -"Ciudades Imposibles" (Lugaritz 2012)- frogatzen duen bezala.

ArteVivo Roscow1200x600

Imagen Listado
Es streaming?
Off
Pasada
1
Años
2016
Fecha
Inicio
Fin
Texto fecha
12 Iraila 2016 10:00 – 30 Urria 2016 20:00
Fecha
12 iraila 2016 10:00 – 30 urria 2016 20:00
Espacio
Besteak