Peio Erramouspe (Haira)
EkitaldiaKutxa Fundazioa Natura Elektronikoa zikloaren esparruan.
Peio Erramouspe Sarako musikari multiinstrumentista da. Moï Moï kolektiboaren baitan eman zituen lehen urratsak, ekoizle eta musikari elektroniko gisa, Elorn izenpean. Bere ibilbideko lehen urteetan, itzalen lana aukeratuko du, bere marka ezarriz hainbat proiektutan ,bai rock (Polygorn, Radiator, Fusible) bai elektro eta trad (Maïrü, Samatsa...).
Artista polifazetikoak gaur nortasun berri bat aldarrikatzen du: Haira. Musikaz eta kantariz inguraturik hazi dena aurkezpen pertsonala batekin dator, eskemak hankaz gora ezartzen dituen proiektu berri bat plazaratu nahian. Peio Erramouspek bere Korg Poly6-rek lagundurik 5 kantu bereganatzen ditu, Elizanburu saratar idazlearen olerki klasikoak (Xori Berriketaria, Ikusten Duzu Goizean) eta familiaren tradiziotik inspiratutako doinuak (Eraztuna, Nauna, Nauna jin). Ekoizpenaren aldetik, saratarrak kosmische musik-en kraut eta sintetiko mundu batean murgiltzen gaitu eta horretarako Lumi, Xabi Etcheverry, Paxkal Irigoyen, Anne-Lise Arnaud, Félix Buff, Alan Billi eta Mugarri 25 sorkuntzako beste artista batzuekin inguratu zen.
Haira intimoaren eta unibertsalaren arteko oreka da, 4-5 aire ttipiren bitartez bere komunitatearen aztarnak marrazten dituen artista baten betiko proiektua.
Bakarlari gisa, intimoa, euskal folk kutsuekin, baina Peioren ikuspegi oso pertsonaletik abiatuta oinarritzen da emanaldi hau. Sintetizadoreak, oihartzunak, poemak,... Sarako artistaren irudimenera bidaia.
2023ko urriaren 14a, larunbata | 21:00 (ateen irekiera 20:30)
Lekua: Kutxa Fundazioa Kluba. Tabakalera (1. solairua). Donostia / San Sebastián
Sarrera aurreratua: 6 €(ikuskizunaren bezperako 24:00ak arte). Sarrerak erosi
Sarrera leihatilan: 8 € (Ikuskizunaren egun berean, prezioa leihatilatzat hartuko da).
Leihatila: Tabakalerako informazio puntuan online salmentan agortu ez badira.
Ordutegia: asteartetik ostegunetara: 10:00 > 19:00; ostiralean: 10:00 > 20:00; larunbatean: 11:00 >20:00; igande eta jaiegunetan: 11:00 >19:00