CMC Garaikideak – Fusión 2.0
EkitaldiaKutxa Fundazioa Natura Elektronikoa zikloaren esparruan.
2023ko abenduaren 15a, ostirala | 21:00 (ateen irekiera 20:30)
Lekua: Kutxa Fundazioa Kluba. Tabakalera (1. solairua). Donostia / San Sebastián
Sarrera aurreratua: 8 €(ikuskizunaren bezperako 24:00ak arte). Sarrerak erosi
Sarrera leihatilan: 10 € (Ikuskizunaren egun berean, prezioa leihatilatzat hartuko da).
Leihatila: Tabakalerako informazio puntuan online salmentan agortu ez badira.
Ordutegia: asteartetik ostegunetara: 10:00 > 19:00; ostiralean: 10:00 > 20:00; larunbatean: 11:00 >20:00; igande eta jaiegunetan: 11:00 >19:00
GARAIKIDEAK Musika Zentroak, Miren Karmele Gómez -sinesK- artista sinestesikoarekin lankidetzan, Natura eta teknologia / Natura y tecnología ziklorako diziplina anitzeko proposamen berritzailea aurkeztuko du: musika abangoardista sortu berria, pertzepzio sinestesikoa eta teknologia berriak batzen dituen soinu-performance bisuala.
Piezen abiapuntua naturan dagoen sonoritate organikoa da, organismo primitiboenetatik hasi eta izarren fusio nuklearreko prozesuetara doazenak. Fenomeno horien ehundura- eta tinbre-sonoritateak salterioa edo txistua bezalako instrumentu tradizionalen bidez gauzatzen dira, analogikoki nahiz digitalki prozesatutako tresna elektronikoak uztartuz.
Proposamenak ziklo honetarako ad hoc sortutako erabateko estreinaldiko bi lan biltzen ditu ere. Obretan soinuen natura-izaera eta teknologia bateratuko dira, diziplina anitzeko ikus-entzunezko espazioa sortuko duen ikuskizun berritzaile baterako.
Ikuskizunak Miren Karmele Gómez -sinesK- artistaren hautemate-sinestesikoa erakutsiko du. Sinestesia duten pertsonek bi zentzumen edo gehiagoren sentsazioak aldi berean hauteman ditzakete, zentzumen bakarra eragin denean; fenomeno hau pertsona gutxi batzuri gertatzen zaie. 1999an, Tornitore ikertzaile italiarrak, Teoría de la Historia de la sinestesia lanean adierazi zuen Pitagorasek, Aristotelesek eta Newtonek fenomeno sentsorial horien presentzia identifikatzen zutela. Hala Tornitore nola Richard Cytowic iparramerikarra 1995ean bat etorri ziren esatean sinestesiaren azterketa-eremua neurozientziaren eta, bereziki, neuropsikologiaren garapenetik abiatuta soilik zabaldu ahal izango dela, burmuinaren tomografia konputarizatuaren laguntzaz.
Fusion 2.0n proposamenean, artistak musika-piezek eragiten dizkioten soinu-irudiak zuzenean bilduko ditu. Horretarako, errealitate birtualeko sofware bat baliatuko du 3Dan margotzea ahalbidetzen duten betaurrekoekin batera, eta modu honetan, Miren Karmele Gómezen unibertso sinestesikoa zuzenean proiektatuko da hiru dimentsioko mihise gisa, ikusleei naturan dauden soinu eta ikus-paisaiak ezagutzeko aukera emanez.
Programa
- Lotura batura (2021) - Aitor Urquiza Cirauqui
- Obra berria (baieztatu gabeko titulua ). Erabateko estreinaldia (2023) - Ignacio Fdez. Galindo
- Nova (2021) – Yolanda Campos Bergua
- Obra berria (baieztatu gabeko titulua). Erabateko estreinaldia (2023) - Ignacio Fdez. Galindo
Elenko artistikoa
- Autoreak: Yolanda Campos Bergua, Ignacio Fdez. Galindo y Aitor Urquiza.
- Interpreteak: Irene Villar (flauta eta piccolo), Sergio Eslava (saxo barítono eta spring drum), Ainara Martínez (txistu, txirula, salterio, tamboril eta tambor grabea), Xabi Olazabal akordeoia), Ignacio Fdez. Galindo y Pablo Arricibita (electronika set-a).
- Bisualak: Miren Karmele Gómez, -sinesK-.