Astronomiari buruzko trukaketa inklusiboaren bidean...
Astronomiari buruzko trukaketa inklusiboaren bidean: planeten formazioa esploratzeko kit multisentsoriala.
Hitzaldia eta bisita gidatua STROM - Astronomia inlusiboa erakusketaren inguruan. Erakusketa DIPC-ek antolatu du, Kutxa Fundazioaren elkarlanean, eta Tabakaleran ikusgai dago urriaren 4tik 31ra.
Hizlaria: Amelia Bayo doktorea, project scientist European Southern Observatory (ESO) erakundean.
2023ko urriaren 4a, asteazkena | 19:00
Lekua: Kutxa Fundazioa Plaza, 4. solairua Tabakalera. Donostia/San Sebastián
Norentzat: edonorentzat, eta ikusmen-desgaitasuna dutenentzat egokitua
Hizkuntza: gaztelania
Sarrera doan, leku-kopurua bete arte
Deskribapena: Amelia Bayok Txileko Núcleo Milenio de Formación Planetaria sortu zuen, eta, zuzendari izan zen urteetan, astronomiaren irakaskuntza inklusiboa errazteko kit bat egin zuten berak eta bere taldeak. Kitaren xedea planeten formazio-prozesuak dira. 3Dn inprimatutako eredu bat erabiltzen da, modu sekuentzialean eboluzionatzen duena. Era horretan, esperientzia dinamikoa eskaintzen du.
Hitzaldian, planetak nola eratzen diren ikasiko dugu modu ludikoan, hurbiletik, zehaztasunez eta guztiontzat irisgarria den era batean.
Hizlariaren biografia: Amelia Bayo doktorea project scientist dabil ESOn 2022tik; ordura arte, Valparaísoko Unibertsitateko katedradun jardun zuen. Haren ikerlanen muina masa txikiko izarren formazioa da, baita izarrak baino txikiagoak direnena eta planetena ere.
Zientzia-dibulgazioarekin etengabeko konpromisoa izan du bere ibilbide osoan zehar, eta, bereziki azken urteotan, material eta jarduera inklusiboak garatzen aritu da.
Jarraitu streaming bidez