TOPA! Jaialdia | Hitzetatik - Ekintzetara
Gose Eza ospatzeko, TOPA! Jaialdia
Kutxa Fundazioak eta Arantzazulab-ek TOPA! jaialdia antolatuko dute, Hitzetatik - Ekintzetara egitasmoari itxiera emateko unea izango da ekintza parte-hartzaileak, hitzaldiak, musika eta beste hainbat sorpresa medio.
Gipuzkoak klik egin du
10 proposamen baino gehiago izan ditu aurtengo Hitzetatik Ekintzetara egitasmoko KLIK programak, eta helburua Gose Ezari aurre egitea izan da, bigarren Garapen Jasangarrirako Helburua. 1.500 lagun baino gehiagok parte-hartu dute lurraldeko 23 elkarterekin lankidetzan antolatu diren ekintzetan.
2023ko urriaren 20a, ostirala | 18:00
Lekua: Kutxa Fundazioa Plaza (Tabakalera, 4. solairua). Donostia/San Sebastián.
Doako sarrera. Plaza mugatuak
Beharrezkoa da izena ematea HEMEN
TOPA! jaialdiaren programa
Jaialdiak helburu bikoitza izango du: batetik, kausarekin bat egin eta proiektua gehiago hedatzeko unea izango da eta bestetik, ongi pasatzea.
>> Cocina de Guerrilla kolektiboak Zertan gatza! ekintza parte-hartzailea egingo du. Ikuskizun honek gatzak historikoki bizilagunen arteko harremanetan izan duen eraginaren inguruan hausnartzera gonbidatuko ditu parte-hartzaileak, eta gatza modu sinbolikoan erabiliko da publikoa elkarteekin inplikatzeko.
>> The Languages of Energy elkartearen eskutik, elikagai interzeptatuen sukaldaritza tailerra eskainiko da, eta Dani Lasak, IMAGO gai gastronomikoetako sukaldariak, hitzaldi inspiratzailea eskainiko du.
>> Jaialdia Broken Brothers Brass Band talde nafarraren emanaldiarekin amaituko da.
Hitzetatik - Ekintzetara egitasmoaren funtsa gizartea Agenda 2030arekin inplikatzeko modu berriak eskaintzea da eta TOPA! jaialdia aukera ezin hobea izango da hori bizi eta esperimentatzeko.
Bai baina, bai baina, bai baina… BAI!
Zatoz jaialdiara!