Irun Hiriko Kutxa Fundazioa Literatura-Sarien Banaketa ekitaldia
Irun Hiriko Kutxa Literatura Sarien 45. edizioaren sari-banaketa ekitaldia benetan berezia izango da eta sorpresa ugari izango ditu; musika, dantza eta literaturaren arteko elkarrizketa amultsu baten erritmoan gauzatuko da.
2023ko azaroaren 24a, ostirala| 19:30
Lekua: Amaia KZ. Irun
Hizkuntza: elebitan
Gonbidapenak.Gonbidapenak azaroaren 17tik aurrera (10:00etatik) lortu ahal izango diraIrungo Udalaren webgunean
Bertan izango dira lehiaketaren lau kategorietako irabazleak saria jasotzen: Xabier Lasa Gorraiz Ura ez baita beti gardena euskarazko eleberriarekin, Jon Gerediaga Zeru-lurren liburua euskarazko poesiarekin, Martha Asunción Alonso Cartas a Nensi gaztelaniazko eleberriarekin eta Andrés García Cerdán Equipos de respiración subacuática gaztelaniazko poesiarekin. Euskerazko liburu sarituak ELKAR argitaletxeak editatu eta banatuko ditu, eta gaztelaniazkoak Algaida argitaletxeak. Euskera eta gaztelaniazko eleberriek 20.000 euroko saria eta garaikurra eta euskera eta gaztelaniazko poesiek 15.000 euroko saria eta garaikurra jasoko du.
Gainera, euskal liburugintzaren aldeko ibilbide trinkoa eta esanguratsua egin duen pertsona bat saritua izango da, Jose Angel Irigarai Imaz, alegia. Euskal liburugintzaren sektorea ordezkatzen duten lau elkartek osatutako epaimahaiak aukeratu du Irigarai: Euskal Editoreen Elkartea (EEE), Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea (EIZIE), Euskal Idazleen Elkartea (EIE) eta Galtzagorri, Euskal Haur eta Gazte Literatura elkartea.
- Produkzioa: Kutxa Fundazioa eta Irungo Udala
- Zuzendaria eta aurkezlea: Irati Agirreazkuenaga
- Musikaria: Joserra Senperena
- Dantzariak: Neri(h)ari
- Ikus-entzunezkoak: Gosho
- Jantziak: Kutxa Fundazioa Moda
[irakurri gehiago prentsa-oharrean]