Las galaxias antes de que fuesen galaxias

Cabecera
Título
Las galaxias antes de que fuesen galaxias
Descripción

 

 

Materialen Fisika Zentroak (CFM) Kutxa Fundazioaren lankidetzan, Qué sabemos de… ziklo berri bat aurkezten du.

Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Gorenak (CSIC) sustatutako dibulgazio-hitzaldi sorta berezi hau gizakiaren berezko jakin-minean oinarrituta dago, eta Zientziako eta haren dibulgazioko profesionalak ditu hizlari.


Hizlaria:Almudena Alonso Herrero

Elkarrizketan: Silvia Bonoli (DIPC)

Gaur egun, gutako askok erraz antzeman ditzakegu galaxiak irudi astronomikoetan, eta ez hurbilenak bakarrik, baita James Webb espazio teleskopio berriak unibertsoaren mugetan ikusten dituenak ere. Hala ere, joan den mendeko hogeiko hamarkadara arte ez ziren astronomoak euren distantziak neurtzeko gai izan. Bitxia bada ere, XVIII. mendearen amaieratik ordura arte, dozenaka mila nebulosa katalogatu ziren. Horietako asko objektu zerutiar estra-galaktikoak ziren, hau da, gure galaxiatik kanpo kokatuak. Orduan hasi ginen Unibertsoan gure lekua ikusten.

Hitzaldi honetan iraganera bidaiatuko dugu duela ehun urte galaxien aurkikuntza handia ekarri zuten mugarri zientifiko eta teknologikoetako protagonista batzuk ezagutzera.

 

2023ko azaroaren 7a, asteartea | 18:30
Lekua: Kutxa Fundazioa Kluba (Tabakalera, 1. solairua). Donostia/San Sebastián
Hizkuntza: gaztelania
Sarrera librea aforoa bete arte

 

Almudena Alonso Herrero

Almudena Alonso Herrero (ezkerreko irudian) Zientzia Fisikoetan doktorea da Madrilgo Complutense Unibertsitatean. Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Goreneko (CSIC) ikertzaile zientifikoa da Madrilgo Astrobiologia Zentroan. Erresuma Batuko Oxford eta Hertfordshire unibertsitateetan eta Ameriketako Estatu Batuetako Arizonan lan egin du. Bere ikerketa eremua galaxien eboluzioa da. James Webb teleskopio espazialaren tresnetako bat den MIRI Europako Partzuergoko Espainiako ikertzailekidea da. Hubble teleskopio espazialeko NICMOS tresnetako eta Spitzer teleskopio espazialeko MIPS tresnetako talde zientifikoetako kidea izan da. 2022an, Zientzia Zehatz, Fisiko eta Naturalen Errege Akademiako akademika izendatu zuten, eta “Galaxiak aurkituz” izeneko zientzia-dibulgazioko lehen liburua argitaratu zuen. Bere bigarren liburua, James Webb Espazio Teleskopioari buruzkoa, datozen asteetan argitaratuko da..

Silvia Bonoli

Silvia Bonoli (eskubiko irudian) astrofisika italiar bat da, eta bere ikerketaren ardatza zulo beltz supermasiboen azterketa da, bere eraketatik bizi diren galaxietan duen inpakturaino. Boloniako unibertsitatean karrera egin eta Torontoko unibertsitatean astrofisikako masterra egin ondoren, Fisikako doktoregoa lortu zuen Max Planck Astrofisika Institutuan, Munichen (Alemania). Silviak doktorego ondoko egonaldiak egin ditu Zuricheko unibertsitatean eta Stanfordeko unibertsitatean. 2013an iritsi zen Espainiara, lehenik Aragoiko Kosmosaren Fisika Ikasteko Zentroan ikertzaile gisa, eta, 2018tik, Ikerbasque research ikertzaile gisa Donostia International Physics Centerren (DIPC). Genero-berdintasunarekin egiten du amets zientziaren arlo guztietan!


Almudena Alonso Herrero  silvia bonoli

2023 Que sabemos de cartel

Imagen Listado
Es streaming?
Off
Pasada
1
Años
2023
Fecha
Inicio
Fin
Texto fecha
Asteartea, 07 Azaroa 2023 18:30
Idiomas
Hora Desde
18:30
Tipo Actividad
Topaketa / Hitzaldia
Fecha
Asteartea, 7 azaroa 2023 18:30
Espacio
Kluba
Temática
Zientzia eta teknologia
Línea Actuacion
Programas
Público
Publiko orokorra