Naturan hezi, zaintza erdigunean jarrita

Cabecera
Título
Naturan hezi, zaintza erdigunean jarrita
Descripción


Abenduaren 1-20 bitartean Naturan hezi, zaintza erdigunean jarritaikastaroa antolatu dugu

Online ikastaroa izango da, beraz, saio gehienak, online ikusteko 20 minutuko bideo motzak izango dira eta egunero, bideo berri bat jarriko dugun arren, zuon erritmoan egin ahal izango duzue ikastaroa. Dena dela, abenduaren 9an eta 16an, bi larunbatetan, saio presentzialak antolatu ditugu.

Abenduaren 9an: degradatua dagoen jolastoki batetik lorategi bizi batera salto egiteko bidaia egin nahi dugu eta horretarako sorpresa bat dugu...! Izena ematen duzuon artean, zuon eskola bat aukeratuko dugu eta bertan egingo dugu saio praktiko hau, zuon jolastokia lorategi bizi bilakatuz, Maïa permakulturaren eskutik.

Abenduaren 16an, aldiz: aniztasun funtzionalari eman nahi diogu lekua eta bi gonbidatu izar izango ditugu. Alde batetik, Katia Hueso, Naturaleza Inclusiva proiektua aurkezten; eta bestetik, IBILKI BIDAIAK pertsona ezinduen kirol kluba, Mendizaletasun inklusiboaz mintzatzen.

Horrez gain, beste gai asko ere landu nahi ditugu: nola zaindu natura? Nola zaintzen gaitu naturak? Zer da natura zaintzea? Haurrek ba al dute naturan egoteko eskubiderik? Nola kudeatu kultur aniztasuna eskolan eta naturan? Nola zaindu euskara naturan gaudenean? Nola gainditu natura arrakala? Nola elkar zaindu, generoaren ikuspuntutik?

Hainbat kasu praktiko ere ekarriko ditugu, horien artean, Nenea proiektua, zaintza partekatuen filosofia oinarri duena.

Egitaraua ikusi(pdf-a)

2023ko abenduaren 1etik 20ra

Publiko orokorrari eta irakasleei zuzendua
Informazioa eta izenemateak

231201 20 Naturan Hezi web

Imagen Listado
Es streaming?
Off
Agrupaciones Padre
Pasada
1
Años
2023
Fecha
Inicio
Fin
Texto fecha
01 Abendua 2023 00:00 – 20 Abendua 2023 00:00
Tipo Actividad
Topaketa / Hitzaldia
Fecha
1 abendua 2023 00:00 – 20 abendua 2023 00:00
Espacio
Digitala
Temática
Jasangarritasuna
Línea Actuacion
Programas
Público
Publiko orokorra