Los retos de la inteligencia artificial en medicina | bertan behera
Materialen Fisika Zentroak (CFM) Kutxa Fundazioaren lankidetzan, Qué sabemos de… ziklo berri bat aurkezten du.
Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Gorenak (CSIC) sustatutako dibulgazio-hitzaldi sorta berezi hau gizakiaren berezko jakin-minean oinarrituta dago, eta Zientziako eta haren dibulgazioko profesionalak ditu hizlari.
Hizlaria: Lara Lloret Iglesias (CSIC)
Elkarrizketan: Koldo García Etxebarria (BioGipuzkoa)
Adimen artifizialak (IA) hazkunde nabarmena izan du azken urteotan, batez ere osasun-zientzien esparruan.
Hitzaldi honen helburua diagnostiko medikoan IAren egungo egoeraren ikuspegi orokorra ematea da, arlo horretako funtsezko erronkei helduz. Egungo aplikazioak, haien mugak eta etorkizuneko ikerketen norabideak aztertuko ditugu, eremu zirraragarri honetan egungo erronkak gaindi ditzaketenak.
2023ko abenduaren 12a, asteartea | 18:30
Lekua: Kutxa Fundazioa Kluba (Tabakalera, 1. solairua). Donostia/San Sebastián
Hizkuntza: gaztelania
Sarrera librea aforoa bete arte
BERTAN BEHERA, hizlariaren gaixotasunagatik
Lara Lloret Iglesias
Lara Lloret Iglesias Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Goreneko (CSIC) zientzialari titularra da. Partikulen fisikako doktoretza egin zuen Oviedoko Unibertsitatean. Gaur egun egiten dituen ikerketak adimen artifizialaren erabilerari buruzkoak dira, batez ere arlo medikoan, haren erabilerak dituen erronketako batzuk konpontzen laguntzeko. “Inteligencia Artificial y Medicina” izeneko liburua argitaratu berri du Catarata argitaletxean.
Koldo García Etxebarria
Koldo García, Biogipuzkoa Ikerketa Sanitarioko Institutuko Dibulgazio eta Kultura Zientifikoko arduraduna, Biologian lizentziatua eta Genetikan doktorea da. Besteak beste, informazio genetikoa erabili du gaixotasun gastrointestinalak ikertzeko. Gainera, hamar urte baino gehiagoko ibilbidea du publiko orokorrari dibulgazio zientifikoa ematen, komunikabideetan kolaboratzen eta publiko orokorrari hainbat formatutan hitzaldiak ematen.