Isabel Azkarate

Cabecera
Título
Isabel Azkarate
Descripción

Kutxa Fundazioaren Artegunea aretoak Isabel Azkaratedonostiar argazkilariaren atzera begirako erakusketa eskaintzen du.

Silvia Omedes du erakusketak komisario, eta Isabel Azkarateren Artxiboak egindako dohaintza eskuzabala ospatzen du. Artxiboa 175.000 objektu baino gehiagok osatuta dago, guztira, kontuan hartuta negatiboak eta diapositibak, kamerak, katalogoak nahiz prentsako jatorrizko argitalpenak. Kutxa Fundazioaren Fototeka arduratzen da, gaur egun, haren funtsa zaintzeaz, eta, hala, erakunde horrek bermatuko du haren kontserbazioa, ikerketa eta zabalkundea.

Kutxa Fundazioak ekoiztutako erakusketa honek ia 300 kopia aurkezten ditu, horietako asko argitaratu gabeak, Isabel Azkaratek 1978tik 2006ra egindakoak. Bere helburu nagusia Euskadiko lehen emakume fotokazetaritzat hartzen den ondarea ezagutzea da.

2023ko abenduaren 2tik 2024ko otsailaren 25era
Lekua: Artegunea (Tabakalera). Donostia/San Sebastián

Ordutegia: asteartetik igandera:12:00-14:00 | 16:00-20:00
Sarrera doan

Doako bisita gidatuak igandeetan: 17:30ean euskaraz, 18:30ean, gaztelaniaz. Aldez aurretik izena eman behar da

Deskargatu hemen erakusketa-gida

Argazkilaria: Juantxo Egaña

Isabel Azkarate web

Imagen Listado
Es streaming?
Off
Pasada
1
Años
2023,2024
Fecha
Inicio
Fin
Texto fecha
02 Abendua 2023 12:00 – 25 Otsaila 2024 20:00
Tipo Actividad
Erakusketa
Fecha
2 abendua 2023 12:00 – 25 otsaila 2024 20:00
Espacio
Artegunea
Temática
Artea
Línea Actuacion
Programas
Público
Publiko orokorra