Jantzigintzako goi-mailako joskintzako teknikak | online ikastaroa

Cabecera
Título
Jantzigintzako goi-mailako joskintzako teknikak | online ikastaroa
Descripción


Cristóbal Balenciaga Museoa. Moda eskola.

Erdi-mailako formakuntza hau, jantzigintzako ibilbideko ikastaro-programazioaren parte da, eta proposatutako planaren zati gisa edo jarduera independente gisa egin daiteke. Balenciaga Etxeko jantzigintzako tailerretan erabilitako metodo zehatzetara hurbilketa proposatzen du eta, konkretuki, papar-hegala duen artilezko jaka koadrodun baten elementu jakin batzuk egitea du ardatz.

Prestakuntza-ekimena 7 modulutan antolatu da, eta oinarri ditu, batetik, ikus-entzunezko edukiak, egin beharreko ariketak azaltzeko eta nola egin ikasteko berariaz sortuak, eta, bestetik, zuzeneko online tutoretza-saioak, modulukakoak, irakasleak parte-hartzaileen zalantza eta galderei erantzuteko.

Irakaslea: Javier Martín


Nori zuzenduta: Moda diseinuko, patroigintzako edo/eta joskintzako ikasle edo tituludunak, eta jantzigintzako goi-mailako joskintzako tekniketan trebatzeko interesa duen edonor. 
Bereziki, Museoak antolatutako jantzigintzako goi-mailako joskintzako tekniketan hastapen-ikastaroa aurretik burutu duten eta horietan sakontzen jarraitu nahi duten pertsonentzat.

 

Lekua: Cristóbal Balenciaga Museoa. Getaria

Datak: 2024ko urtarrilaren 29tik otsailaren 18ra
Aurreikusitako dedikazioa, 32 ordu
Hizkuntza: gaztelania

Laguntzailea:Kutxa Fundazioa

Informazioa eta izenemateak
T 943 00 47 77 |info@fbalenciaga.com|www.cristobalbalenciagamuseoa.com


Balenciaga sastreria Javier Martin

Imagen Listado
Es streaming?
Off
Lugar (manual)
Museo Cristóbal Balenciaga. Getaria
Pasada
1
Años
2024
Fecha
Inicio
Fin
Texto fecha
29 Urtarrila 2024 00:00 – 18 Otsaila 2024 00:00
Tipo Actividad
Ikastaroa / Tailerra
Fecha
29 urtarrila 2024 00:00 – 18 otsaila 2024 00:00
Espacio
Digitala
Temática
Artea
Kultura
Línea Actuacion
Programas
Público
Ekintzaileak eta profesionalak