Iñar Sastre
59. Jazzaldian joko duten tokiko taldeak hautatzekoa kontzertua.
Musikariak:
- Iñar Sastre(pianoa)
Iñar Sastrek, Parisko Goi Mailako Kontserbatorio Nazionalean ikasketak amaitu ondoren, herri musika, jazza eta musika klasikoa lantzen ditu. New Yorkeko Carnegie Hallen eta Berlingo Filarmonikan aritua da.
Pianista sortzaile gisa arte eszenikoetan lan egiten du maiz, eta ikus-entzunezkoetarako ere egiten ditu konposizioak. Jaso dituen sarien artean aipatzekoak dira Laboa Katedra edo Musika Bulegoa. Orain, Musikeneko irakasle lanean ere dihardu.
2024ko otsailaren 18a, igandea | 20:00
Lekua: Kutxa Fundazioa Kluba. Tabakalera (1. solairua). Donostia
Sarrera aurreratua: 3 €(ikuskizunaren bezperako 24:00ak arte). Sarrerak erosi
Sarrera leihatilan:5 € (Ikuskizunaren egun berean, prezioa leihatilatzat hartuko da).
Leihatila: Tabakalerako informazio puntuan online salmentan agortu ez badira.
Ordutegia: asteartetik ostegunetara: 10:00 > 19:00; ostiralean: 10:00 > 20:00; larunbatean: 11:00 >20:00; igande eta jaiegunetan: 11:00 >19:00