Amorante + Muare
KontzertuaBizi ala Iraun-en esparruan. Kutxa Fundazioak antolatua Bizi ala Iraun herrikoiaren aro berria da, bere iraultza.
2024komartxoaren 2a, larunbata | 21:00 (ateen irekiera: 20:30)
Lekua: Kutxa Fundazioa Kluba. Tabakalera (1. solairua). Donostia / San Sebastián
Sarrera aurreratua: 12 €(ikuskizunaren bezperako 24:00ak arte). Sarrerak erosi
Sarrerak aretoko bertako leihatilan: 15 €
Lehiatila: Kluba aretoko sarreran bertan, online salmentan agortu ez badira.
Ordutegia: Ateak irekitzen direnetik aurrera
AMORANTE
Amorante, Iban Urizar (Elgoibar 1975) musikariaren proiektua da. 2014tik han hemenka dabil emanaldiak ematen eta musika sortzen.
Herritik ateratzen den musika erabiltzen du helduleku bezala, errotik ateratzen ditu musika ezberdinen sustraiak gero erraietatik kantatu ahal izateko. Herritik, errotik eta erraietatik sortzen da amoranteren musika. Amorantek tronpeta jo dezake dena beltzez margotzeko, kopla bat autotunearekin abestu dezake osabaren ispiritua inbokatzeko, elektronikaz busti dezake aspaldi ahaztutako hitzak gogoratzeko. Bere musikaren jatorria urruneko oiartzunek dakarte, baina gaur egungo haizea darabil bere buru, eztarri eta ezpainetan.
MUARE
Maddi Gerriko Fariñas eta Eli Beraza Sorarrain musikariek osatzen dute Muare. Koban taldean egin zuten topo duela zenbait urte eta zerbait pertsonalagoa sortu nahian hasi ziren beste proiektu baten ideiarekin.
Ordutik, kantu berrien sorkuntzan eta soinuaren bilaketan aritu dira, sintetizadore, erritmo kutxa, looper eta antzekoekin saltxeatuz eta taldearen izen bereko diska kaleratu zuten 2023ko abenduan, prozesuan aurkitutakoa nolabait biltzeko. Esan daiteke “folk eta pop elektronikoa” dela emaitza, beste hainbat genero musikalen ikutuekin. Atmosfera elektroniko batean oinarritzen da, eta ahots eta melodiek toki handia hartzen dute. Kantuak, egunerokotasunean eta bizitzako etapa desberdinetan sortutako hausnarketetatik datoz, modu intimo eta abstraktuan kontatuak. Debuta Balio Dute kolektiboak antolatutako Kutixik jaiadian izan zen, 2022ko azaroan.