dFERIA | XXX. Arte eszenikoen Feria
dFERIA ezinbesteko hitzordua da arte eszenikoen sektorean. Feria honek kalitate artistikoaren aldeko apustu garbia egiten du antzerki eta dantza ikuskizunak aukeratzerakoan.
Jaialdiaren XXX. edizioa martxoaren 11tik 14ra bitartean izango da (martxoak 10ean inagurazio ekitaldia izango da). Aurtengo gaia UTOPIA izango da.25 konpainien, 25 ikuskizun eta 34 emanaldi izango dira Donostiako hainbat antzeztokitan.
Kutxa Fundazioak ekimen hau bultzatzen du eta Kutxa Fundazioa Plazan emanaldi hau emango da:
2023ko martxoaren 11a, astelehena | 13:30 (20´)
Lekua: Kutxa Fundazioa Plaza (Tabakalera, 4. solairua)
Akreditazioarekin
La Declamación Muda. Melania Olcina
Euskadiko estreinaldia izango da
La Declamación Muda Melania Olcina Yuguerok Jorge Moreno tronboi-jotzailearekin elkarlanean egindako proiektua da, eta soinu-espazioa parte duen zuzeneko musikaren aldeko apustua egiten du, musikaria eta honen instrumentua material koreografikoan oinarrizko zati gisa txertatuta.
Bidaia bat da, gure izaki intimo eta sakonarekin airearen sugestio ezberdinen bitartez konektatzeko ibilbide bat(info +).
Programa DFeria