Lauzpabost Stand Up
Umorezko 5 bakarrizketa Lauzpabost Stand Up-aren eskutik,Katapulta Tour Gipuzkoa 2024 programarako hautatutako arte-eszenikoen taldea.
2024ko otsailaren 24a, larunbata | 21:00
Lekua: Kutxa Fundazioa Kluba (Tabakalera, 1. solairua). Donostia / San Sebastián
Hizkuntza: euskara
Sartzea librea. Aforo mugatua
Antolatzailea: Katapulta Tour Gipuzkoa 2024
Sustatzaileak: Kutxa Fundazioa eta Gipuzkoako Foru Aldundia
LAUZPABOST STAND UP
LAUZPABOST STAND UP 5 umoregile gaztek osatutako 5 bakarrizketa formatuko proiektu berria da: Mikel Irazusta (Donostia), Maialen Sorzabalbere (Donostia), María Blanco (Zestoa), Julen Portillo (Zarautz) eta Iker Plazaola (Oñati). Horrela, ordubete inguruko emanaldia osatuz, euskaraz eginda eta umore estiloak eta gai desberdinak bateratzen dituena, gazteei zuzendutako umore dinamikoaren eskaintza eskainiz.
Proiektu honetan, alde batetik elkartu dira: María Blanco, Julen Portillo eta Iker Plazaola, ETBko “Barre Librea” saioan ezagutu ziren. Ordutik Euskal Herriko txoko eta plaza ugari elkarbanatu dituzte esperientzia oparoa duten beste puntako bakarrizketalari batzuekin: Antton Telleria, Ana Goitia, Jon Plazaola, Mirari Martiarena eta Yunez Chaif. 2022-2023 urteetan berrogeita hamar herri ingurutan aritu dira (Lanciego, Zestoa, Itziar, Ea, Iurreta, Beasain, Donostia, Bilbao, Azpeitia, Zumaia, Balearrai, Lekeitio, Etxarri, Oñati, Altsasu, Billabona…). Bestaldetik, Mikel Irazusta eta Maialen Sorzabalbere elkarrekin lan egin dute Barrexerka antzerki konpainian 2018tik, umorezko bakarrizketak, esketxak eta antzerkiak uztartzen hamaika emanaldi baino gehiagorekin. Bikotea, 2023ko Maiatzean batu zen beste hirukotera eta elkarrekin plaza eta txoko mordoa alaitzen ari dira “Lauzpabost Stand Up” proiektu berriarekin.
MARIA:telebista munduan “Barre librea”, “Abiapuntua”, “Nos echamos a la calle” eta “Egunak egin du” programetan parte hartu du. Gaur egun, irratiko “Benetan Zabiz” podkasteko kolaboratzailea da eta Donostiako TAEn diardu aktore bezala formatzen.
Instagram-a.
JULEN: “Galdedebalde” irrati saioko sortzaile eta kidea (6 urte) eta Zarauzko “Alproja Antzerki Talde”ko partaidea (12 urte) da. 2020an “Barre Librea”n egin zuen lehenengo bakarrizketa.
Instagram-a.
IKER: “Zarramarra” podcasteko esataria, ETBko “Gora Bihotzak” saioko kolaboratzailea, “Huezinema”ko aurkezlea izandakoa… Bakarrizketa ibilbidea “Barre Librea”n hasi zuen. Egun, Ikus-Entzunezko ikaslea da.
Instagram-a.
MAIALEN: “Barrexerka”ren sortzaileetako bat (5 urte), Gaztean eta Naiz Irratian irrati esataria, “Polaina” podcasteko sortzaile eta aurkezlea, “Hau ez da Niretzat” eta “Zertako” websailetako protagonista… Gaur egun, EITBko telesail eta programa ugaritako gidoilari da eta “Zurriola Antzerki Eskolan” dabil.
Instagram-a.
MIKEL: “Barrexerka” ko sortzaileetako bat, ETB1eko hainbat saiotan gidoilari eta aktore (“Bekaduna”, “Hil kanpaiak”, “Arnasa gara”), eta “Karkarkar” egitasmoaren partadidea.
Instagram-a.