Duo Degas-en emanaldia

Cabecera
Título
Duo Degas-en emanaldia
Descripción

Mateja Zenzerovic eta Ander Telleria akordeoi-bikotearen zuzeneko emanaldia

Lekua: Kutxa Kultur Plaza (4. solairua Tabakalera)
Sarrera libre

degas H copia


Mateja Zenzerovic

Mateja Zenzerovic Pulan (Kroazia) jaio zen 1983an. Sei urte zituela hasi zuen musika-prestakuntza Pulan dagoen Okud Istra akordeoi-eskola ospetsuan, Damir Buzleta irakaslearekin. 2001ean nazioarteko kontzertu eta lehiaketetan arrakasta handiak lortu ondoren, Hannover-era (Alemania) joan zen ikastera E. Moser irakaslearekin, eta han goi-mailako gradua, masterra eta doktoretza egin zituen interpretazioan.

Peter Antonio Soave, Alexander Skljarow, Juriy Schischikin, James Crabb, Denis Modrusan, Slavko Magdic, Owen Murray, Stefan Hussong, Iñaki Alberdi, Matti Rantanen eta Claudio Jacomucci akordeoi-jotzaileen eskola magistraletara joan izan da.

Lehiaketetan sari asko lortu izan ditu, bai solo edo bakar-saioan eta bai ganbera-musikan, eta azpimarratzekoak dira honako hauetan lorturikoak: Camalo, Erbezzo, Castelfidardo (Italia); Pula eta Rijeka (Kroazia); Alcobaca (Portugal); Tijanjin (Txina); Arrasate (Euskal Herria); Baden-Baden, Klingenthal eta Hanburgo (Alemania).

Oso teknika fin eta zaindua erabiliz, bere interpretazioak oso komunikatzaileak eta erraz ezagut daitezkeenak bihurtzen dira. Musikagileak idatzitakoarekiko begirune handiz, bere musika-ideiak jendeak oso erraz ulertzeko moduan gauzatzea lortzen du.

Bere musikaren bidez, Matejak xehetasunez beteriko soinu-dimentsiora eramaten ditu entzuleak, eta horrek oso kritika onak ekarri dizkio aldizkari espezializatuetatik.

Akordeoiak ezohiko hurbiltasunez jotzea lortzen du oso soinu beroaren bidez, eta musika entzuleengana hurbiltzen du, musikagileak idatzitakoaren eta entzuleen eskakizunen artean oreka handiz. Horretarako, nazioartean ospetsuak diren musikagileekin lan egin du, besteak beste Juliane Klein, Hans Zender, Senezana Nesic, Sarh Nemtsov, Georg Katzer, Adriana Hölszky, Moritz Eggert, Gyorgy Kurtag eta Markus Stockhausen-ekin.

Salzburgoko (Austria) “Mozart Woche” (Mozart`s Week), Rostock-eko “Bruecken Festival” edo “Tiroler Festspiele” jaialdietara gonbidatu izan dute eta horietan Fabio Luisi, Hans Zender eta Yannick Nezet-Seguin zuzendarien gidaritzapean jotzea egokitu zaio.

Ander Tellería, Akordeolaria

Estatu mailan dauden akordeoilarien artean musikalari garrantzitsuenetariko bat da. Ander Telleriak kontzertu ugari eskeintzen ditu bai Espainian eta bai nazioarte mailan.

Gordon Skene kritikariaren hitzetan “akordeoilari prodijioa da”.

Gaur egungo musika arloko konpositore garrantzitsuekin lan egin du, J.M. Sanchez-Verdú, Yu Kuwabara, M. Stockhausen, S. Nesic, R. Lazkano, Z. Gerenabarrena, Wen Liu, S. Bonilauri, M. Sotelo, C. Trujillo, M. Urquiza, A. Edler-Copes, F. J. Rios eta A. Lauzurikarekin besteak beste, estreinaldi ugari eginez.

Musikari bezala, ikertze eta esperimentazio esparruan egindako lanek eta antzinako musikarekiko duen interesak sorkuntza berri bati eman diote sorrera: akordeoi mesotonikoa. Musika tresna honen afinazio eta eraikuntza ezaugarriek antzinako sonoritatearen antza daukate eta honi esker, Telleriak antzinako musikan espezializatutako interpreetekin lan egitea aukera eman dio, hala nola, Glenn Wilson eta Alon Sarielekin, baita S. Nesic bezalako konpositoreei obra berriak enkargatzea ere.

Bere formazioa interprete bezala Euskal Herriko goi-mailako musika Ikastegian (Musikene) egin zuen, Iñaki Alberdiren gidaritzapean eta master ikasketak Hochschule für Musik Würzburg (Alemania) S. Hussong irakaslearekin osatu zituen, Eusko Jaurlaritzako beka batekin. Perfezionamendu kurtso desberdinetan parte hartu du nazioarteko irakasle entzutetsuenekin, besteak beste, M. Rantannen, C. Jacomucci, G. Draugsvoll, C. Iturralde, J. Crabb, J. Mornet, N. Boucheix, M. Iñarga, J. Rattya, F. Palazzo, J. Maccerolo edo E. Moserrekin.

Aragoiko Goi Mailako Kontserbatorioko (CSMA) irakaslea da. Konferentzia ugari eman ditu hainbat kontserbatoriotan eta nazioarte mailako konposizio tailerretan, eta bere lana interpreste gisa aipatua izan da tesi eta ikerketa lan ezberdinetan.

Imagen Listado
Es streaming?
Off
Pasada
1
Años
2016
Fecha
Inicio
Fin
Texto fecha
08 Urria 2016 20:00 – 22:00
Hora Desde
20:00
Fecha
8 urria 2016 20:00 – 22:00
Espacio
Besteak