Donostiari buruzko azterketa historikoen 49. buletina | aurkezpena
Donostiari buruzko azterketa historikoen Buletinaren beste liburuki bat, Kutxa Fundazioak argitaratua, aurkeztuko da jendaurrean datorrena ostiralean, abenduak 16an, 12:30etan, Kutxaren Ruiz Balerdi Aretoan.
Donostiari buruzko azterketa historikoen 49. buletina
Ostiralean, abenduak 16 // 12:30
Ruiz Balerdi Aretoa (4. solairua Tabakalera)
Sarrera libre aforoa bete arte
Donostiako Historia aztertzeko José Ignacio Telletxea Idigorasek, José Mª Aycart Orbegozok eta Juan Antonio Garmendia Larrañagak eraturiko ‘Doctor Camino’ Taldeak duela 50 urte sortua, aurten mende-erdia bete duen Kultura Erakunde baten oroimen bizi gisa aurkezten da Buletina, hasieratik errebindikatu zuelarik hiriaren iraganaren ezagutza, bere artxiboan dokumentatu gabea eta oso gutxi ezagutzen zena.
Liburu hau garbi bereizitako bi ataletan banaturik dago. Bata Azterketak eta bestea Oharrak. Lehenengoak egile hauen ekarpen gutxi-asko luzeak jasotzen ditu: Iago Irijoa Cortés, Mª Roquero Ussía, Carlos Rilova Jericó, Pedro Berriochoa Azcárate; Oharretan berriz pintzelkada edo ekarpen txikiak daude, baina ez horregatik balio gutxiagokoak, historia donostiarraren alderdiren bati buruzkoak.