Biziminez | Proiekzioa eta solasaldia

Cabecera
Título
Biziminez | Proiekzioa eta solasaldia
Descripción

Jarduera hau "Karakorum" argazki-erakusketari loturik dago.

Asteartean, abenduak 20 // 19:00
Lekua: Ruiz Balerdi Aretoa (4. solairua Tabakalera)
Sarrera librea aforoa bete arte
Parte hartzaileak: Josu Iztueta eta Antton Arza

"Karakorum" erakusketa, Baltistan Fundazioak sustatua, Kutxa Kultur Plazan dago ikusgai urtarrilaren 8ra arte.

Erakusketa honetan ikusgai dauden argazkiak, Bilboko Mikel Alonso argazkilariarenak, 2014ko irailean egin ziren Hushé haranean, Pakistanen, Baltistan Fundazioaren borondatezko langileekin egindako bidaian.

Karakorum-eko herrixka urrunetako batzuetan bizi den jendearen aurpegiak eta begiradak dira, munduko “zortzi mila”koetako batzuetara iristeko nahitaezko igarobidea. Edertasun harrigarri eta gogortasun muturrekoa dituen haran honetan egin du “Baltistan Fundazioa”k elkartasun-lan garrantzitsua azken 16 urteotan, emakumearen sustapenerako eskolak eta zentroak sortuz.

Imagen Listado
Es streaming?
Off
Pasada
1
Años
2016
Fecha
Inicio
Fin
Texto fecha
20 Abendua 2016 19:00 – 20:30
Hora Desde
19:00
Fecha
20 abendua 2016 19:00 – 20:30
Espacio
Besteak