57. Kutxa Fundazioa Donostia Literatura Sariak | Irabazleen aldarrikapena
Datorren larunbatean, irailak 14, 13:00etan, Kutxa Fundazioa Ruiz Balerdi aretoan, Tabakalerako laugarren solairuan, egingo den ekitaldian, epaimahaiaren erabakia ezagutuko da eta Kutxa Fundazioa Donostia Literatura Sarien 57. edizioaren irabazleak jakinaraziko dira. Sarrera libre izango da lekua bete arte.
Literaturarekiko eta liburuaren balio-kate osoarekiko konpromisoak gure izatasunaren osagai izaten jarraitzen du Kutxa Fundazioan. Fundazioak Gipuzkoarekin eta lurraldearen aurrerapenarekin duen konpromiso eraberrituan, estrategia berri baten bidez, modu dinamikoan jarduteko eta etengabe aldatzen ari den gizarte batera egokitzeko beharra nabarmentzen dugu, arreta gure ingurune hurbilenean jarrita.
Kutxa Fundazioa Donostia Literatura Sariek ibilbide luzea dute, eta garatuz eta garai bakoitzeko gizartera eta literatura-joeretara egokituz joan dira.
Lau modalitateetako bakoitza erabakiko duten epaimahaiak honako hauek dira:
→ Euskarazko antzerkia: Iñaki Cid Larrea, Amancay Gaztañaga Sagarzazu, Ainara Gurrutxaga Juanikorena.
→ Gaztelaniazko antzerkia: Lucía Carballal, María Goiricelaya Burón, Alberto Conejero López.
→ Euskarazko kontakizun-liburua: Jon Kortazar, Itxaro Borda, Aritz Gorrotxategi.
→ Gaztelaniazko kontakizun-liburua: Ángel Basanta, Espido Freire, Marcelo Luján.
Lehiaketa honetako sariak 15.000 euro eta garaikurra dira. Gainera, lan sarituak, ospe handiko argitaletxeek argitaratuko dituzte (Elkar argitaletxearekin euskaraz eta Pepitas de Calabaza-rekin gaztelaniaz).
______________________________________________________________________________________________________________________________________________
Kutxa Fundazioa Donostia Literatura Sarietako epaimahaien erabakiak jakinarazi eta 57. edizioko irabazleak ezagutuko diren ekitaldia.