The Donkey Riders. Atlantikaldia
Konboa hurrengo hirukoteak osatzen du: Jon Aira (Errenteria) gitarran, Martí Elias (Bartzelona) baterian eta azkenik, Iker Piris (Tolosa) ahotsean eta gitarran.
Gitarra zorrotz eta urratzaileak, antzinako ahots-armoniak, eta bateria-erritmo pisutsu eta beltzaranak; horiek dira THE DONKEY RIDERS taldearen soinua osatzen duten osagaiak. Hirukoteak, musika afroamerikarraren biderik benetakoena eta basatienaren aldeko apustua egiten du, modu lotsagabe eta berezian interpretatuz.
The Donkey Riders taldearen errepertorioa kantu originalez eta generoaren moldaketez osatuta dago. Prest egon izerditu eta dardarkatzeko, hirukote honen gordintasun estilistikoak dezibelioz betetako begizta hipnotiko batean harrapatuko zaituzte.
The Donkey Riders: Instagram
Atlantikaldia 2014an sortutako Errenteriako kultura topagune eta musika jaialdia da. Hiru oinarri nagusi ditu jaialdiak:
- Errenteriaren itsas memoria berreskuratzea.
- Herria mundura begira jartzea.
- Mundua herrira begira jartzea.
Horrela, aniztasunaren, sormenaren eta elkarlanaren festa da Atlantikaldia. Kulturarteko elkarrizketak eta esperientzia berriak sortzea da gure xedea, herriko eta nazioarteko artisten artean zubiak eraikiz. Jaialdiak ez du soilik kultura aniztasuna ospatzen, baizik eta komunitatearen parte-hartzea eta inplikazioa ere sustatzen ditu, herritarren eta bisitarien arteko harremanak indartuz eta kultura esperientziak partekatuz.
The Donkey Riders, Katapulta Tour Gipuzkoa 2024 programarako hautatutako musika taldearen kontzertua, Errenteriako Atlantikaldia festibalaren barruan.
Katapulta Tour Gipuzkoa musikako eta formatu txikiko arte eszenikoetako programa da, eta Kutxa Fundazioak eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura Departamentuak bultzatzen dute.