Donostia Hiriko Kutxa Literatura Sariak | Irabazleen aldarrikapena 2020
Donostia Hiriko Kutxa Literatura Sarietako epaimahaien erabakiak jakinarazi eta 56. edizioko irabazleak ezagutuko diren ekitaldia.
2020ko azaroaren 7a, larunbata | 13:00
Lekua: Antzoki Zaharrean. Donostia / San Sebastián
Sarrera librea aforoa bete arte
Sarien edizio honek Sarien historiako epaimahairik onenetako bat du, kalitate eta izen onagatik.Lau modalitateetako bakoitza erabakiko duten epaimahaiak honako hauek dira:
- Gaztelaniazko antzerkia: José Antonio Vitoria, Teresa de Jesús Calo Fontán, Ane Gabarain, Fernando Bernués Gambarte e Isidoro Fernández
- Euskarazko antzerkia: Mireia Gabilondo Garitaonandia, Eneko Olasagasti Eceiza y Dorleta Urretabizkaia
- Gaztelaniazko kontakizun-liburua:Luisa Etxenike Urbistondo, Marcelo Luján, Ángel Basanta Folgueira, Fernando Marías Amondo y Espido Freire
- Euskarazko kontakizun-liburua:Itxaro Borda Charritton, Aritz Gorrotxategi Mujika y Jon Kortazar Uriarte
Donostia Hiriko Kutxa Literatura Sarien 55. ediziora 683 lan aurkeztu dira guztira, horietatik 656 gaztelaniazko kontakizun eta antzerki modalitateetan, eta 27 euskarazko kontakizun eta antzerki modalitateetan.
- Gaztelaniazko kontakizuna: 316 lan
- Gaztelaniazko antzerkia: 340 lan
- Euskarazko kontakizuna: 11 lan
- Euskarazko antzerkia: 16 lan
Markel Hernández, Vivir de alquiler lanarekin (gaztelaniazko antzerkia), Maialen Díaz, Herri hura lanarekin (euskarazko antzerkia), Rubén Abella, Quince llamadas perdidas lanarekin (gaztelaniazko kontakizun-liburua) eta Mikel Ayllon, Zoriontsuak izatea aukeratu genuen lanarekin (euskarazko kontakizun-liburua), edizio honetako irabazleek, bere saria jaso zuten: garaikurra eta 15.000 euro antzerkiko irabazleentzat, eta garaikurra eta 10.000 euro kontakizun-liburu modalitateko irabazleentzat.