Erromintxelak | Glad Is The Day #8
ERROMINTXELAK 2021ean Arrasaten sortutako swing taldea da. Taldekideak dira: Jon Garcia (ahotsa eta gitarra), Iñigo Zubizarreta (manouche gitarra), Aitor Moreno (kontrabaxua), Jokin Vitoria (washboard, bateria eta ahotsak) eta Andoni Aizpuru (saxo sopranoa). Aurretik proiektu ezberdinetan elkarlanean aritutako musikariak dira. Partaide guztiek musika ikasketak dituzte eta irakasle dihardute Euskal Herriko musika eskoletan zein kontserbatorioetan.
Euskeraz abestuz eta instrumentu akustikoekin, ikuskizun paregabea eskaintzen dute. Swing eta gipsy musikaren ezaugarri dibertigarrietan oinarrituz, ikusleak dantzan jartzen dituzte.
2023ko Abenduan, Esperoandeituriko beraien lehen singlea kaleratu dute, Kaki Arkarazorekin Garate Estudioetan grabatuta. Singlearekin batera, bigarren bideoklipa argitaratu dute.
Hileko lehen igandean, abuztuaren 4an, Donostia Kulturak Glad is The Day jaialdiaren zortzigarren edizioa antolatu du. Cristina-Enea parkea musikaz eta hainbat jatorriko talde eta artistez beteko da berriro ere. Egia Kultur Etxeak, Dabadabak eta Le Bukowskik koordinatua, zortzigarren edizio hau Kutxa Fundazioaren laguntza du aurten ere.
Doako sarrerarekin, besteak beste, 15 banda eta artistak hartuko du parte musika maratoi honetan. Kontzertuak, DJen saioak, piknikak, azoka bat eta haurrentzako jarduerak izango dira 12:00etan hasi eta 21:00etan amaituko den musika jardunaldiaren egitarauan.
Erromintxelak, Katapulta Tour Gipuzkoa 2024 programarako hautatutako musika taldeen kontzertua, Zarautzeko Glad Is The Day #8 jaialdiaren esparruan.
Katapulta Tour Gipuzkoa musikako eta formatu txikiko arte eszenikoetako programa da, eta Kutxa Fundazioak eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura Departamentuak bultzatzen dute.
Mandasko Dukearen Pasealekua, 66. 20012 Donostia / San Sebastián