Eneritz Furyak + Hatxe

Bloques
Título
Gipuzkoako ahotsak zikloa
Texto

"Gipuzkoako ahotsak" en berezitasun, sormen eta aniztasun handiko mundu batean murgilduko gara. Harro gaude arauak desafiatzen dituzten eta haratago begiratzeko inspiratzen gaituzten artistak, sortzaileak eta ameslariak aurkezteaz. Ahots horietako bakoitzak istorio bat du kontatzeko, ikuspegi bakar bat partekatzeko eta talentu miresgarri bat. 

Gure zikloak aniztasunaren eta inklusioaren aldeko apustu sendoa egiten du. Horregatik, konpromisoa hartzen dugu plataforma bat eskaintzeko, musikaren eremuan emakumearen ahalduntzea eta genero-aniztasuna sustatzeko. Beren musikaren bidez mundua ulertzeko modu berriak erakusten dizkiguten eta gizarte irekiagoa, inklusiboagoa eta toleranteagoa izatera bultzatzen gaituzten ahots horiek guztiak ikusarazi nahi ditugu. 

"Gipuzkoako ahotsak" en kalitate artistikoan eta bikaintasun musikalean sinesten dugu. Horregatik, musika-proposamen onenak aukeratzen ahalegintzen gara, originaltasunagatik, sormenagatik eta talentuagatik nabarmentzen direnak. Gure publikoari esperientzia paregabea eta aberasgarria eskaini nahi diogu, emozioz, sentsazioz eta musika aurkikuntzaz betea. 

Inspiratu zaitez Gipuzkoako dibertsitateaz. Ezagutu ahots berriak, sonoritate berriak eta musika ulertzeko modu berriak. "Gipuzkoako ahotsak" saioan pertsona guztiek dute tokia eta guztiak dira ongietorriak. 

ZIKLOAREN HURRENGO KONTZERTUAK: 

  • Urriak 26 | Postal Kolekzionistak + Aria
  • Urriak 31 | Sara Mansilla + Nuria Culla
  • Azaroak 22 | Mark Duti + Letagin
  • Azaroak 30 | Peachy Joke + Ander Zubillaga
  • Abenduak 6 | Ke Lepo + Alai
Cabecera
Título
Eneritz Furyak + Hatxe
Lista Items Slider
Multimedia
Hatxe
Descripción

Idoia Hernandezek (HATXE) konpositore gisa duen ibilbidea diziplinartekotasunari zuzendu zaio bereziki. Antzerki, dantza eta poesiarako musika sortzeak artista gisa bereizi du. Izan ere, ez da gauza bera abesti bat sortzea edo eszena baterako musika konposatzea, azken kasuan narratibak musikaren egitura lehenesten baitu. Hortik dator bere kantuen berezitasuna, narratiba gailentzen baita. Eta ez dira hitzak bakarrik gakoa, musikaren egitura da non gauden eta zer sentitzen dugun kontatzen diguna.

Oiartzungo Ibargain eskolan pianoa ikasi zuen sei urtez, eta Ingeniaritza ikasketak egin ondoren, 2014an musikara itzuli zen Fredy Pelaezekin (harmonia modernoa eta moldaketak) eta Asier Lopez Iraola konpositorearekin (analisiak, oinarriak eta musika garaikidea). 2017an argitaratu zuen bere lehen lana, Lehena, pianoko 11 piezako diskoa. Eta 2020an bere bigarren lana, Panpin hautsien dantza, Peru Galbete (ahotsa), Jurdana Otxoa (biolina) eta Ilargi Agirrerekin (bateria) batera. 2022an Panpin hautsien dantza 2 argitaratu zuen crowdfunding kanpainari esker eta honekin batera PANPINA, ZAURIA eta KALI bideoklipak garatu ditu.

2bat proiektua Oscar Manso poeta eta musikariarekin partekatzen du, eta hainbat performatibo-ikuskizunetan parte hartu du Metrokoadroka Sormen Laborategia kolektiboarekin. Enkarguak ere egin ditu, hala nola, KUKAI, NeriHari eta Ai Do Project dantza-konpainien ikuskizunetako musika (2021); EIZIE Elkartearen Senez aldizkariaren 50. zenbakia ospatzeko abestia (2018); konfinamenduan, Errenteriako Udalaren Kultur Labea ekimenerako bideo poetikoa (2020); Oiartzungo Udalaren Kulturbirusa ekimenaren barruan, Eneko Gil dantzariarekin batera egindako Hiru biñaka ikuskizun txikia (2020); Booktegirekin elkarlanean, Harkaitz Canoren "Azken aurreko manifestua"musikatuz. Azkenik, azpimarratu behar da Idoia Musikariko zuzendaritzako kidea dela beste sei musikarirekin batera. Errenteriako Mikelazulo Kultur Elkarteko kide ere bada. Errenterian erreferentzia gune bat, hainbat alorretako artisten egoskor izateagatik, hala nola Dejabu Panpin Laborategia, Errenterian bizi den antzerki konpainia, Metrokoadroka konpainia, Oier Guillan, Asier Sarasola eta Oscar Manso idazleak, Idoia Beratarbide eta Ibai Maritxalar artista plastikoak, Álvaro Ledesma eskultorea eta beste hainbeste.

Descripción

“HHH” Eneritz Furyak musikariak Emadan (2021 - autoekoizpena) diskoaren ondoren landutakoaren emaitza da. Dagoeneko lehen entzunaldian bertan aldaketa iradokitzen duen disko berria. “Argia” lehen aurrerapenean bertan bere soinuaren eta zuzeneko formatuaren eboluzioa erakutsi zigun. Bideoa EITB Kulturak estreinatu zuen, bira honetako kontzertuak nolakoak izango diren azalduz. Aurreko esperientzietako testurak elektronikaren kudeaketa berri baten gainean.

Eneritz Furyak“Emadan” eta “HHH” disko luzeen artean hainbat dira gertatu diren gauzak: “Emaizkidan” - Emadan diskoko remixen bilduma -, Felis Katua - Nerea Arrien idazlearen “Zoonomia” liburuko ‘Felis katua’ poematik abiatzen den kantua. Eta gainera, Paisaiak proiektuan murgilduta egon da Eneritz, Europako leku ezberdinetan landutako pieza esperimentalak sortzen. Guzti honek, artistaren errutinei lotuta, hainbat ñabardura erantsi dizkio “HHH” diskoari. Berak diskoko liburuxkan aipatzen duen bezala: “Eta barearen ostean, zurrunbilotik ateratzeko tresna edo aukerarik gabe, auto bidaietan telefono mugikorrean grabatutako ahots-melodiak etorri ziren saldoka, letra zatiak hor-hemen eta egongelako pianoan utzitako bertso eta akorde anti-satiriko batzuk ere bai”.

Bizipen guzti hauek Eneritzen etorkizun artistikoaren norabidea erakusten digute, esperimentazioaren, poparen, tradizioaren eta sintetizadoreekin jolasean emandako orduen arteko sinergia eskainiz, bere belaunaldiari eta gai pertsonalei dagozkien tematikak jorratuz. Irundarraren soinu berria dakarren disko berria; urrunago post folketik eta gertuago popetik, baita dantzatik ere. Erritmika markatuagoekin, eta agertu eta desagertzearekin bat loturak eratzen dituzten eta melodiak nabarmentzen dituzten perkusioekin. Synthpopetik atera litezkeen melodiekin edota Leonie Pernet, Juana Molina, Ela Minus, Lucrecia Dalt, Mansfield.TYA, Coco Rosie… bezalako artisten lanak inspiratutakoekin. Baina baita noisetik eta itxurazko argitasuna distorsionatzeko helburua duten elementuetatik ere. Pinturak ere badu lekua lan honetan, Aidan Hermans artista curaçaotarraren landa-azterketan oinarritutako artelanarekin. Baita dantzak ere, diskoaren aurrerapen izango diren bideoklipetako batean, zeina oso modu berezian erakutsiko den.

Eneritz Furyaken disko berria udazken honetan kaleratuko da. Autoekoizpena izango da, bere etxeko estudiotik bertatik sortua, hurbileko artisten kolaborazioekin eta
post-baretasunaren ostetik jaiotako 9 kanturekin: “Hego haizearen ahoan gozo igaro genituen urte batzuk, ez zehazki ongi, baina gutxienez bare”.

_____________________________________________________________________________________________________________________________________________________

Lekua: Kutxa Fundazioa Kluba (Tabakalera, 1. solairua). Donostia

Aldez aurrekiko sarrerak 6€- erosi

Sarrera leihatilan 8€ - Kutxa Fundazioa Klubaren sarreran kontzertua hasi baino lehen

Imagen Listado
Eneritz Furyak
Es streaming?
Off
Agrupaciones Padre
Pasada
0
Años
2024
Fecha
Inicio
Fin
Hora Desde
21:00
Etiqueta
Gipuzkoako ahotsak zikloa
Tipo Actividad
Kontzertua
Fecha
2024ko urriaren 25a | 21:00 h
Espacio
Kluba
Temática
Kultura
Línea Actuacion
Programas
Público
Publiko orokorra
¿Abrir en una nueva ventana?
Off