Jantzigintzako Goi-mailako Joskintzako tekniketan hastapen-ikastaroa
Museoa duela urte batzuk sustatzen ari den goi-mailako joskintzako ikastaroen programak modaren egungo testuingurura moldatutako Cristóbal Balenciagaren balioak eta bereziki teknikak zabaldu nahi ditu.
Formakuntza intentsibo praktikoak, gaitasun handiko profesionalen eskutik, museoan bertan egiten dira, eta Balenciagaren unibertsoan erabat murgiltzeko aukera ematen diete parte-hartzaileei. Eta, era berean, tresna digitalek online-prestakuntzarako eskaintzen dituzten formula berriak.
Programak hiru ibilbide planteatzen ditu: jantzigintzako joskintza teknikak, fantasiazko joskintza eta brodatua. Eta maila desberdinak, proposatutako gaitasun teknikoak pixkanaka eskuratzeko aukera izateko. Guztira, 200 bat orduko dedikazioarekin.
Ikastaro honek hurbilketa bat proposatzen du Balenciaga Etxeko jantzigintza tailerretan erabilitako metodo zehatzetara. Saioek berezko joskintza eta lisatze erakustaldiak barne hartuko dituzte, parte-hartzaileek horietan gaitasun teknikoak eskuratzeko. Egin beharreko hainbat ariketa proposatuko dira, artilezko ehunen tratamenduetan eta papar-hegaldun lepo bat artisau-eran egiteko beharrezko lanetan bereziki sakonduz.
IRAKASLEA: Javier Martín
LAGUNTZAILEA: Kutxa Fundazioa
Ordutegia: Irailaren 13a, ostirala: 14:30 – 18:30 / Irailaren 14a, larunbata, eta irailaren 15a, igandea: 9:30–13:30 eta 14:30–18:30.
Iraupena: 20 ordu.
Aldamar Parkea, 6, 20808 Getaria, Gipuzkoa