Jazz Zikloa: Skytrain + Kantauri Bop Collective
JAZZ masterreko ikasleak, 2023/2024 ikasturtea.
• Asier Ardaiz, tronpeta
• Mikel Gabiola, tronboia
• Marino Garcimartín, saxofoia
• Maialen Tellabide, pianoa
• Jorge Luengo, baxua
• Eneko Arbea, bateria
Kantauri Bop Collective, Donostian jaiotako jazz sextetoa da, lagun minak diren 6 musikarik osatua. "Hard Bop" estiloko musika eta bertatik eratorritako beste estilo batzuk lantzen ditu, jazz tradizionala eta modernoa uztartuz. Horren emaitza, emanaldi dinamiko eta zirraragarria da, musika honetan zeharo murgilduko gaituena.
SKYTRAIN, Musikeneko irakasleak
- Mariano Díaz, pianoa
- Joaquín Chacón, guitarra
- Guillermo Mcgill, bateria
- Jose Agustín Guereñu "Gere", gitarra baxu
"SKYTRAIN" proiektua 70eko hamarkadan sortutako JAZZ ROCK korrontearen oinordeko zuzena da. Joaquín Chacón gitarristak eta Mariano Díaz piano-jotzaileak lagunduta, estilo horren indarra eta energia hartzen du, eta eduki tematikoak eguneratzen ditu, soinuan, erritmoan eta testura garaikidearekin bat egiten duten konposizio originalen bidez.
Bere zuzenekoak sendoak dira, ikus-entzuleak inplikazio eta komunikazio maila altura eramanez, ikuskizun erakargarria izanik. Material horrekin egindako lehen CDa grabatzeko, Marianok eta Joaquinek estilo horren zuzeneko adierazleetako batekin elkartu nahi zuten, DAVE LIEBMAN saxofoi-jotzailearekin halegia, 70eko hamarkadako MILES DAVIS taldearen formazio elektrikoenetako batzuekin grabatu eta biratu zuena. Gainera, Jazz patrioko artista esanguratsuenetako batzuek ere parte hartu dute proiektuan, hala nola PERICO SAMBEAT, JAVIER COLINA, MARIO ROSSI, eta GUILLERMO MCGILL.