KTG | Akaleia + Latido
AKALEIA Oihana Rodríguez Zumaiako artista gaztearen proiektu musikala da. Izatez teklatu jolea eta estilo desberdinetako hainbat taldeetan jo izanaz gain, ibilbide luzea eta era askotakoa dauka musikaren munduan, txiki txikitatik eraikitzen hasi zen ibilbide bat. Donostiako Francisco Escudero Musika Kontserbatorio Profesionalan piano klasikozko ikasketak bukatu ostean, Musikenen konposizio ikasketekin hasi zen eta hiru urtez bertan ikasten egon zen.
Iadanik oholtza gainean esperientzia izan arren bai bakarrik bai bandarekin, aurten, bere bakarkako proiektuari hasiera ematea erabaki du abeslari bezala bere lehenengo lan luzea “Ondoloin” aurkeztuz. Diska honetan pop-musikatik metal-musikaraino doazen estiloak aurkitu daitezke, besteak beste, soinu indartsu eta elektroniko bereizgarriarekin bat eginda.
Akaleia: instagram | Facebook | Twitter | web | Youtube
LATIDO Donostian sortutako taldea da eta lau lagunek osatzen dute: Telmo Casal (gitarra), Niko Brocal (ahotsa), Unai Arruabarrena (bateria) eta Marco Holzner (baxua).
“Love 23” izena zuen beraien aurreko musika-proiektuarekin “Heart” argitaratu zuten 2021ean, zazpi abestiz osatutako beraien lehen maketa, beraiek grabatua eta argitaratua, eta Pixies, Smashing Pumpkins edo Velvet Underground bezalako eraginekin. Eszenatokietan eta bertako musika-zirkuituan hiru urte baino gehiagoko esperientzia ondoren, eboluzionatu egin dute orain “Latido” den taldea sortuz.
Gaur egun, bilakaera haundi baten ondorioz, abesti berriak grabatu dituzte, doinu zuzenago, intimo eta ausartagoarekin, erabat gaztelaniaz eta olatu nazional berriari bete-betean helduz. Indar haundiko kantuak eta egungo panoramaren eraginez beteak, pop-musikaren ikuspegi berezia dutenak, single gisa argitaratu nahi dituztenak eta, horrela, etorkizunean album berri bat osatuz.
Eszenatokian freskoak dira, baina, aldi berean, energetikoak. Bere zuzenekoak serotoninaz, soinu modernoz, alternatiboz eta indartsuz beteta daude. Euren bizkarretan daramaten kontzertuen urte oparoari esker, gaur egun esperientzia oinarri garrantzitsu bat dute gainean. Hainbat eszenatoki eta talde mitikoekin partekatu dute eszenatokia, besteak beste, El Sol aretoa (Madril), Daba Daba (Donostia), The Parrots, Full Cab, Amor Líquido, Comic Sans eta beste hainbat talderekin batera.
“Musika komunikabide gisa erabiltzen dugu entzuten gaituzten jendearen bihotzetara iristeko. Bizitzak hainbat aurpegi dituela ikusarazi nahi dugu, gauza txikiak direla min gehien egin edo poztu dezaketenak”.
Instagram: latidoesruido
Akaleia (irudian) eta Latido, Katapulta Tour Gipuzkoa 2024 programarako hautatutako taldeen kontzertua.
Katapulta Tour Gipuzkoa musikako eta formatu txikiko arte eszenikoetako programa da, eta Kutxa Fundazioak eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura Departamentuak bultzatzen dute.