Lauzpabost stand up
LAUZPABOST STAND UP 5 umorogilek gaztek osatutako 5 bakarrizketa formatuko proiektu berria da: Mikel Irazusta (Donostia), Maialen Sorzabalbere (Donostia), María Blanco (Zestoa), Julen Portillo (Zarautz) eta Iker Plazaola (Oñati). Horrela, ordubete inguruko emanaldia osatuz, euskaraz eginda eta umore estiloak eta gai desberdinak bateratzen dituena, gazteei zuzendutako umore dinamikoaren eskaintza eskainiz.
Instagram: Maria Blanco | Julen Portillo | Iker Plazaola | Maialen Sorzabalbere | Mikel Irazusta
Lauzpabost stand up, Katapulta Tour Gipuzkoa 2024 programarako hautatutako arte eszeniko taldearen ekitaldia.
Katapulta Tour Gipuzkoa musikako eta formatu txikiko arte eszenikoetako programa da, eta Kutxa Fundazioak eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura Departamentuak bultzatzen dute.
Plaza Nagusia, 5, 20730 Azpeitia, Gipuzkoa