Lauzpabost stand up

Bloques
Texto

LAUZPABOST STAND UP 5 umorogilek gaztek osatutako 5 bakarrizketa formatuko proiektu berria da: Mikel Irazusta (Donostia), Maialen Sorzabalbere (Donostia), María Blanco (Zestoa), Julen Portillo (Zarautz) eta Iker Plazaola (Oñati). Horrela, ordubete inguruko emanaldia osatuz, euskaraz eginda eta umore estiloak eta gai desberdinak bateratzen dituena, gazteei zuzendutako umore dinamikoaren eskaintza eskainiz.

Proiektu honetan, alde batetik elkartu dira: María Blanco, Julen Portillo eta Iker Plazaola, ETBko “Barre Librea” saioan ezagutu ziren. Ordutik Euskal Herriko txoko eta plaza ugari elkarbanatu dituzte esperientzia oparoa duten beste puntako bakarrizketalari batzuekin: Antton Telleria, Ana Goitia, Jon Plazaola, Mirari Martiarena eta Yunez Chaif. 2022-2023 urteetan berrogeita hamar herri ingurutan aritu dira (Lanciego, Zestoa, Itziar, Ea, Iurreta, Beasain, Donostia, Bilbao, Azpeitia, Zumaia, Balearrai, Lekeitio, Etxarri, Oñati, Altsasu, Billabona...). Bestaldetik, Mikel Irazusta eta Maialen Sorzabalbere elkarrekin lan egin dute Barrexerka antzerki konpainian 2018tik, umorezko bakarrizketak, esketxak eta antzerkiak uztartzen hamaika emanaldi baino gehiagorekin.

Bikotea, 2023ko Maiatzean batu zen beste hirukotera eta elkarrekin plaza eta txoko mordoa alaitzen ari dira “Lauzpabost Stand Up” proiektu berriarekin.

MARIA: telebista munduan “Barre librea”, “Abiapuntua”, “Nos echamos a la calle” eta “Egunak egin du” programetan parte hartu du. Gaur egun, irratiko “Benetan Zabiz” podkasteko kolaboratzailea da eta Donostiako TAEn diardu aktore bezala formatzen.
JULEN: “Galdedebalde” irrati saioko sortzaile eta kidea (6 urte) eta Zarauzko “Alproja Antzerki Talde”ko partaidea (12 urte) da. 2020an “Barre Librea”n egin zuen lehenengo bakarrizketa.
IKER: “Zarramarra” podcasteko esataria, ETBko “Gora Bihotzak” saioko kolaboratzailea, “Huezinema”ko aurkezlea izandakoa... Bakarrizketa ibilbidea “Barre Librea”n hasi zuen. Egun, Ikus-Entzunezko ikaslea da.
MAIALEN: “Barrexerka”ren sortzaileetako bat (5 urte), Gaztean eta Naiz Irratian irrati esataria, “Polaina” podcasteko sortzaile eta aurkezlea, “Hau ez da Niretzat” eta “Zertako” websailetako protagonista... Gaur egun, EITBko telesail eta programa ugaritako gidoilari da eta “Zurriola Antzerki Eskolan” dabil.
MIKEL: “Barrexerka” ko sortzaileetako bat, ETB1eko hainbat saiotan gidoilari eta aktore (“Bekaduna”, “Hil kanpaiak”, “Arnasa gara”), eta “Karkarkar” egitasmoaren partadidea.

Instagram:  Maria Blanco | Julen Portillo | Iker Plazaola | Maialen Sorzabalbere | Mikel Irazusta

Cabecera
Título
Lauzpabost stand up
Lista Items Slider
Multimedia
Lauzpabost stand up
Descripción

Lauzpabost stand up, Katapulta Tour Gipuzkoa 2024 programarako hautatutako arte eszeniko taldearen ekitaldia.

Katapulta Tour Gipuzkoa musikako eta formatu txikiko arte eszenikoetako programa da, eta Kutxa Fundazioak eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura Departamentuak bultzatzen dute.

Imagen Listado
Lauzpabost stand up
Es streaming?
Off
Lugar (manual)
Zarautz
Agrupaciones Padre
Pasada
1
Años
2024
Fecha
Inicio
Fin
Texto hora
20:00, sarrera irekia aforo bete arte
Idiomas
Etiqueta
Umorezko 5 bakarrizketa
Fecha
2024ko urriaren 11a | 20:00, sarrera irekia aforo bete arte
Espacio
Besteak
Lugar direccion (manual)

Modelo Aretoa (Zigordia kalea 1)

Temática
Kultura
Línea Actuacion
Programas
Coordenadas
43.28572306105585, -2.1758493452915633
Público
Publiko orokorra
¿Abrir en una nueva ventana?
Off