De La Salle University Chorale

Bloques
Texto

1987an eratua, beren interpretazio bokal adierazgarriei eta mundu mailan duten errekonozimenduari esker, Filipinetako abesbatza onenetarikoa bihurtu da. Bertako nahiz nazioarteko lehiaketa asko irabazi ditu taldeak; 2023ko Artista Gazteentzako Nazioarteko Musika Lehiaketan Abesbatza Helduen kategorian Irabazle Nazionalak izan ziren. 2023an, Andrea O. Veneración Nazioarteko Abesbatzen Lehiaketan, Abesbatza Mistoen kategorian lehen postuan geratu ziren, eta irabazle izan ziren Busango Nazioarteko Abesbatzen Lehiaketa eta Jaialdian, 2023an, gainera, Abesbatza Misto eta Abesbatza Etniko kategorietan ere garaile izan ziren lehiaketa berean.

José Emmanuel Aquino jaunaren musika-zuzendaritzapean, DLSU abesbatzak jarraitzen du bere musika fede, zerbitzu eta grinarekin partekatzen. José Emmanuel Aquino jauna ahots-literatura eta interpretazioan lizentziaduna da Filipinetako Unibertsitatean. Philippine Madrigal Singers '97 taldeko ikasle da; Europako Abesbatzen Sari Nagusia irabazi zuen taldekoa, hain zuzen. Duela gutxi, bertaratutako beste 34 zuzendariren artean, José Emmanuel Aquino jauna Zuzendari Onena izendatu zuten 2023ko Busango Abesbatzen Nazioarteko Lehiaketan eta Jaialdian.

KONTZERTUAREN EGITARAUA

  1. Psalm 43, Felix Mendelssohn
  2. Ride La Primavera, Heinrich Schütz
  3. Mendi-Gaña, Luis Blanes Arques
  4. Hela Rotan, Ken Steven
  5. Ummah, Sallih, John August M. Pamintuan
  6. Vochong, Arr. Dyzon Pesquera
  7. Ili-ili, Ily Matthew Maniano
  8. Iddem-dem Mallida, Cyro Bon Cloui Moral
  9. Izar Ederrak, Josu Elberdin
  10. Didn’t My Lord Deliver Daniel?, Moses Hogan
  11. As Long As I Have Music, Don Besig & Nancy Price, & Arr. Eudenice Palaruan
  12. Heal the World, Michael Jackson & Arranged by Chris Borela
  13. Man in the Mirror, Arr. Annie Nepumuceno
  14. Broken Vow, Arr. Nathan Macabanti
  15. Let It Be, Arr. Ryan Cayabyab

___________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________

Sarrera librea aforoa bete arte.

Kontzertu hau Tolosako Nazioarteko Abesbatza Lehiaketaren barruan egiten da, "CIT" elkarteak Kutxa Fundazioarekin elkarlanean antolatuta.

Cabecera
Título
De La Salle University Chorale
Lista Items Slider
Multimedia
DE LA SALLE UNIVERSITY CHORALE
Descripción

De La Salle University-Manila-ko lehen abesbatza ofiziala da De La Salle Unibertsitateko Abesbatza. 

Imagen Listado
DE LA SALLE UNIVERSITY CHORALE
Es streaming?
Off
Lugar (manual)
Iesu parrokia (Loiolako Erriberak). Bartzelona hiribidea, 2. Donostia
Agrupaciones Padre
Pasada
1
Años
2024
Fecha
Inicio
Fin
Texto hora
19:00 | sarrera librea
Hora Desde
19:00
Tipo Actividad
Kontzertua
Fecha
2024ko azaroaren 03a | 19:00 | sarrera librea
Espacio
Besteak
Temática
Kultura
Línea Actuacion
Público
Publiko orokorra
¿Abrir en una nueva ventana?
On