Mila koloretako entsalada desafioa
Zein izango da Mila koloretako entsalada borobilena egingo duen baratzekide-taldea? Zein Baratze Parkera joango da saria?
Parte hartu ahal izateko, talde bakoitzak bidali beharko du bere proposamena 2024ko uztailaren 2tik irailaren 15eraino.
Irabazlea ezagutzera emango da 2024ko urriaren 9an, Baratze Parke Sarea buletinaren bitartez.
“Baratzekide-taldeen gutxieneko proposamen kopurua jaso ez denez, Baratze Parke Sareak aurten antolatutako Mila koloretako entsalada desafioa hutsik geratu da”.
Zein izango da Mila koloretako entsalada borobilena egingo duen baratzekide-taldea?
- Baratze Parke Sareko edozein parkeko erabiltzaileek, talde moduan betiere, parte har dezakete desafioan.
- Talde bakoitzak proposamen bakarra aurkeztu dezake. Aldiz, Baratze Parke bakoitzak 3 talde ezberdinen proposamenak aurkeztu ahalko ditu desafiora. Baratze Parke beretik hiru proposamen baino gehiago jasoko balitu Sareak, lehenengo aurkeztutako hiruak hartuko ditu desafioaren partaide gisa, besteak baztertuz.
- Desafioan parte hartu ahal izateko, talde bakoitzaren proposamenak bi atal hauek aurkeztu beharko ditu, nahi eta nahi ez:
Bideo bat (bakarra), gehienez 3 minututakoa, froga dezakeena entsalada egiteko eta partekatzeko prozesu osoa nolakoa izan den (entsaladak baloratzeko orduan besterik ez da erabiliko bideoa).
• Taldeko partaideak erakutsiz.
• Entsaladarako erabilitako osagaiak nondik hartu diren eta zeintzuk diren azalduz. Izan ere, entsaladen osagaiak Baratze Parkeko partzeletatik edo bertako gune berdetatik hartutakoak izan behar dira nahi eta nahi ez (gatzozpintzeko osagaiak ez ezik).
• Entsalada prestatzeko lanak.
• Entsalada partekatzeko eta jateko “festa”.
Dokumentu bat (pdf-a), honako informazioa adieraziz:
• Entsaladari emandako izena, egiteko osagaien zerrenda eta egiteko prozesua.
• Zein Baratze Parkekoa den taldea.
• Partaideen izen-abizenak eta adina.
• Partaide bakoitzaren zeregina proposamenean (nork, zer egiten duen).
- Parte hartu ahal izateko, talde bakoitzak bidali beharko du bere proposamena baratzeparkea@kutxafundazioa.eus helbidera, 2024ko uztailaren 2tik, irailaren 15eraino.
PROPOSAMENAK BALORATZEKO EPAIMAHAIA, KONTUTAN HARTUKO DIREN IRIZPIDEAK ETA SARIA
- Kutxa Fundazioko langileak ez diren pertsonek osatuko dute epai-mahaia, baratzezaintza edota gastronomian adituak izango direlarik.
- Aniztasuna, modu zabalean ulertuta izango da proposamenak baloratzeko orduan erabiliko den irizpide nagusienetako bat, baina ez bakarra:
Proposamena aurkezten duten taldearen aniztasuna: partaideen kopurua, adin tarteak, taldearen aniztasuna kulturala.
Bideoan agertzen den partaideen arteko giroa.
Entsaladaren osagaien aniztasuna: koloreak, osagai kopurua, ohiko barazki erabilera “ez -arruntak” edota barazki bitxien erabilera.
Entsaladaren oreka, gastronomia ikuspegitik.
Entsalada jateko “festa”ren atontzea eta esperientzia.
Bideoaren edukiak eta Pdf dokumentuan adierazitakoak bat egitearen maila.
- Irabazlea ezagutzera emango da 2024ko urriaren 9an, BPS buletinaren bitartez.
- Saria Baratze Parke osoaren onurarako izango da. Eta desafioaren talde irabazlearen Baratze Parkeari emango zaio urriaren 9tik aurrera.