Noir Socha | Musika Parkean. Atzeratuta
NOIR SOCHA
NOIR SOCHA talde gipuzkoarra Goierriko (Ordizia) hurrengo boskoteak osatzen du: Suso Donsion Alegre (baxua), Iban Martin Lemiña (teklatuak eta koroak), Xabier López Achega (bateria eta koroak), Joseba Basarte Galarza (ahots nagusia eta gitarra) eta Joseba De Arriba Madrazo (gitarra eta koroak). Beraien proiektu berria eta izen berdina duen EP-a aurkezten dute, bere partaideak urteetan zehar Gipuzkoako eta Euskadiko musika eszenako talde eta proiektu ezberdinetan luze aritu ondoren: Erga Omnes taldetik hasita (Donostia Hiria VIII Pop-Rock Saria), Nuke (2005 Gaztea Entzulego Saria), Lain (2008 Gaztea Lehiaketa Sari Nagusia), edota Peachy Joke (Festimad 2013 Saria, Rock Villa de Madrid 2013 Saria) beste hainbaten artean.
Patxadaz landua eta euren jatorri eta influentziei omen eginez, bost musikariek ustekabean hartzen gaituen EP biribila aurkeztu digute. Bildumak berezko nortasuna badu ere, 90. hamarkadako eszena alternatiboaren DNA nabari zaio. Stone Temple Pilots, Radiohead edota Pearl Jam datozkigu burura EPa osatzen duten 5 kantuak entzuteaz bat. Grunge dira grunge izan gabe. Gary Clark Jr. edo Alabama Shakes gogora dakartzan hegoaldeko riff urratuek ordea beste bide batzuetatik eramaten gaituzte. Batzuetan Michael Kiwanukaren giro epeletara hurbiltzen gara; besteetan Jeff Buckley-ren Grace-en zantzu garbiak igartzen dizkiogu Joseba Basarteren ahotsaren kalitatean zein kantuen egituretan. Izen nabarmenegiak badirudite ere, dagokion testuinguruan kokatzen dute Iban Martin “Lemy”-ren (Agosto Estudios, Belauntza, Gipuzkoa) soinu eta ekoizpen lan bikainak, zein Oihan Lizasoren (2Noisy Estudio, Azpeitia, Gipuzkoa) masterizazio apartak. Biak ala biak funtsezkoak izan dira NOIR SOCHAk EP honekin erdietsi nahi izan duen helburua betetzeko; 5 pistako bilduma bat, bat-bateko soinuduna eta aldi berean sakontasunez landutakoa. Zuzenean eta etenik gabeko hartualdietan grabatua, ez da oharkabean igaroko jorratzen dituen musika-genero zaleen artean, haien erreprodukzio-zerrendetan tartexo bat eginez ziur.
MUSIKA PARKEAN proiektua Donostian jaio zen 2010eko apirilean, eta gozamen maximoko lau elementu batzen dituen proposamen kultural gisa sortu zen esperientzia bakar eta ahaztezina sortzeko: MUSIKA - NATURA - KOMUNITATEA - GASTRONOMIA.
Donostiako hiri-parkeetan errotutako 'lauburua' ezinbestekoa da hiriaren udako agendan, Gipuzkoako beste herri batzuetan eta Bilboko gune berdeetan ere izan dituen edizioak bezalaxe.
Noir Socha taldearen kontzertua Musika Parkearen proiektuan esparruan.
Noir Socha Katapulta Tour Gipuzkoa 2024 programak hautatutako taldea da. Musikako eta formatu txikiko arte eszenikoetako programa da Katapulta Tour Gipuzkoa, eta Kutxa Fundazioak eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura Departamentuak bultzatzen dute.
Miraconcha Pasealekua, 48, 20007 Donostia, Gipuzkoa