Neutrinoen abentura kosmiko eta polarra
Bidaiatzea, esploratzea, ikertzea giza generoari dagozkio, baina gure aukerak zabaltzeko modu asko daude. Hitzaldi honetan hainbat bidaia proposatzen ditut, non Zientzia eta abentura elkarri eskua ematen dioten. Bidaia intelektual bat, gure unibertsoa osatzen duten piezak ulertzen saiatzeko, bereziki neutrinoak; bidaia kosmiko bat, neutrino horietako batean muntatua, haien jatorria eta ezkutatzen dituzten misterioak argitzen saiatzeko; eta abentura-bidaia bat, Amundsen eta Scotten pausoei jarraituz, partikula iheskor horiek harrapatzen diren planetako lekurik ezkutuenera.
Carlos Pobes. CSICeko zientzialari titularra INMAn (Aragoiko Nanozientzia eta Materialen Institutua) eta zientzia-dibulgatzailea. Astropartikula-fisikaria, Zaragozako Unibertsitatean doktore, Canfranc-eko Lurpeko Laborategian materia iluna zuzenean detektatzeari buruzko tesi batekin. Aragoiko TV En Ruta con la Ciencia saioko aurkezle eta aholkulari zientifikoa izan zen, 2015 eta 2021 artean eman zuten eta hainbat lehiaketatan saritu zuten. 2024an estreinatutako “Cazando lo invisible” dokumentalaren gidoigilea ere bada, eta Kosmosaren alde ilunenetik bidaia paregabea proposatzen digu.
2011n nazioartean IceCube esperimentua zaintzeko aukeratua izan zen, munduko neutrinoen teleskopio handiena, Hego Poloan. Esperientzia hori www.eldiamaslargodemivida.com blogean kontatu zuen. Gaur egun, material supereroaleetan oinarritutako erradiazio-sentsoreak garatzen ditu, astrofisikan, materialen zientzian edo teknologia kuantikoetan aplikazioak dituztenak. Eta dibulgazio-jarduerak eta mendietan korrika egiteko zaletasuna uztartzen jarraitzen du.
Leire Larizgoitia Arcocha. Donostia International Physics Center-en (DIPC) doktoratu aurreko ikerlaria da. Bere ikerketa neutrinoen fisika esperimentalean oinarritzen da, zehazki detektagailuen garapenean. Horretarako, neutrinoen hainbat esperimentutan parte hartzen du, hala nola NuESS European Spallation Source-n (Lund, Suedia) eta NEXT Canfranc-eko Lurpeko Laborategian (LSC).
Fisikako karreran (UPV/EHU) Queen ‘s-eko (Kanada) unibertsitatean egonaldi bat egin zuen eta, ondoren, masterra lortu zuen Valentziako Unibertsitatean. CERNen eta DIPCn praktikak egiteko aukera izan zuen.
2022an Eusko Jaurlaritzaren doktoratu aurreko beka lortu zuen bere tesia DIPCn egiteko, eta 2023an Fulbright beka jaso zuen Chicagoko Unibertsitatean egonaldi bat egiteko eta neutroi-kamera bat garatzeko.
Zortzigarren urtez jarraian, CFMk, Kutxa Fundazioarekin lankidetzan, Qué sabemos de… zikloa aurkezten du. Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Gorenak (CSIC) sustatutako dibulgazio-hitzaldi sorta bitxi hau gizakiaren berezko jakin-minean oinarrituta dago, eta zientziaren eta haren dibulgazioaren arloko profesionalak ditu.
Edizio honek etorkizuna eraldatzeko orainari forma ematen ari zaion puntako zientziarekin lau hitzordu ditu. Hitzaldiekin batera, parekoen arteko elkarrizketa egingo da, egiten duten zientzia ez ezik, zientzia egiten duten pertsonak ere zuzenean ezagut ditzagun:
- Urriak 15: Neutrinoen abentura kosmiko eta polarra
- Urriak 29: Adimen artifiziala eta medikuntza
- Azaroak 19: Nola sartzen dira 8 milioi espezie planeta batean?
- Abenduak 10: Fisika kuantikoa: exitoak, aplikazioak eta erronkak
Materialen Fisika Zentroak (CFM) eta Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Gorenak (CSIC), Kutxa Fundazioaren lankidetzan, hitzaldi hau eskaintzen dute Qué sabemos de.. zikloaren barruan.
Carlos Pobes Aranda (Instituto de Nanociencia y Materiales de Aragón-INMA), hizlaria
Leire Larizgoitia Arcocha (DIPC), solaskidea