Nola sartzen dira 8 milioi espezie planeta batean?
Gizakiak beti izan du naturarekiko interesa. Haitzuloetako lehen giza pinturek animalien eta ehiztarien taldeak irudikatzen zituzten. Eta idazten hasi ginenean, duela 5.000 urte baino gehiago, ekosistemek nola funtzionatzen zuten azaltzen zuten esaldiak erabiltzen ziren. Hala ere, harrigarria bada ere, inor ez zen ekologia serio aztertzen hasi duela 150 urte pasatxo arte: 1869an sortu zuen Ernst Haeckelek terminoa, eta honela definitu zuen: “organismo bizien eta haien ingurunearen arteko elkarrekintzen azterketa”.
Jakin nahi duzu zergatik kalkulatzen den zortzi milioi espezie ezberdin daudela planetan eta ez ehun edo ehun milioi bakarrik? Zergatik daude ekuatorean poloetan baino espezie gehiago? Zergatik daude tximuak Hego Amerikan? Edo espezie lehiakorrenak zergatik ez die beste guztiei irabazten eta bakarrik bizi da mundua menderatuz?
Galdera horiei erantzuteko, ekologiaren historian zehar ibilbide labur bat egingo dugu, komunitate ekologikoak arautzen dituzten lege nagusiak eta ekosistemak zehazten dituzten lau oinarrizko mekanismoak sartzeko: eboluzioa, dispertsioa, erregulazio biotiko eta abiotikoak, eta, azkenik, zortea.
Ignasi Bartomeus. Ikertzailea da Sevillako EBD-CSICen (Doñanako Estazio Biologikoa).
Aldaketa globalaren faktoreek komunitateen egituran eta osaeran nola eragiten duten eta inpaktu horiek ekosistemen funtzionamenduan eta egonkortasunean nola eragiten duten ulertu nahi duen ekologoa da.
Landareen eta polinizatzaileen komunitateekin lan egitea gustatzen zaio, lurzoruaren erabilera-aldaketari, klima-berotzeari edo inbasio biologikoei erantzun konplexuak ematen dizkietelako, eta ekosistemaren funtzio kritikoa, polinizazioa, kapsularatzen dutelako
Beatriz Díaz Martín. Biologian doktorea Euskal Herriko Unibertsitate Publikoan, Entomologian espezialitatearekin. EAEko odonatu eta kakalardo saproxilikoen kontserbazio-egoeraren ebaluazioan eta jarraipenean lan egiten du, eta, berriki, polinizatzaileekin.
Era berean, sailaren jarduera zabaltzeaz eta hedatzeaz arduratzen da, eta Entomologiaren inguruko dibulgazio-izaera nabarmeneko eta herritarren partaidetzako proiektuak garatu ditu.
Zortzigarren urtez jarraian, CFMk, Kutxa Fundazioarekin lankidetzan, Qué sabemos de… zikloa aurkezten du. Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Gorenak (CSIC) sustatutako dibulgazio-hitzaldi sorta bitxi hau gizakiaren berezko jakin-minean oinarrituta dago, eta zientziaren eta haren dibulgazioaren arloko profesionalak ditu.
Edizio honek etorkizuna eraldatzeko orainari forma ematen ari zaion puntako zientziarekin lau hitzordu ditu. Hitzaldiekin batera, parekoen arteko elkarrizketa egingo da, egiten duten zientzia ez ezik, zientzia egiten duten pertsonak ere zuzenean ezagut ditzagun:
- Urriak 15: Neutrinoen abentura kosmiko eta polarra
- Urriak 29: Adimen artifiziala eta medikuntza
- Azaroak 19: Nola sartzen dira 8 milioi espezie planeta batean?
- Abenduak 10: Fisika kuantikoa: exitoak, aplikazioak eta erronkak
Materialen Fisika Zentroak (CFM) eta Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Gorenak (CSIC), Kutxa Fundazioaren lankidetzan, hitzaldi hau eskaintzen dute Qué sabemos de.. zikloaren barruan.
Ignasi Bartomeus. Estación Biológica de Doñana (EBD-CSIC), hizlaria
Beatriz Díaz Martín (Aranzadi Zientzia Elkartea), solaskidea