Telmo Trenor Z8rtziko + Benizze

Cabecera
Título
Telmo Trenor 'Z8rtziko' + Benizze
Lista Items Slider
Descripción

Kontzertua Bizi ala Iraun-en esparruan. Kutxa Fundazioak antolatua Bizi ala Iraun herrikoiaren aro berria da, bere iraultza.

 

2024ko apirilaren 20a, larunbata | 21:00 (ateen irekiera: 20:30)
Lekua: Kutxa Fundazioa Kluba. Tabakalera (1. solairua). Donostia / San Sebastián

Sarrera aurreratua: 10 € (ikuskizunaren bezperako 24:00ak arte). Sarrerak erosi

Sarrerak aretoko bertako leihatilan: 12 €
Takilla: Kluba aretoko sarreran bertan, online salmentan agortu ez badira.
Ordutegia: Ateak irekitzen direnetik aurrera


TELMO TRENOR 'Z8RTZIKO'

Z8RTZIKO Telmo Trenor musikari eta ekoizlearen 3. bakarkako lana da, kasete eta digital formatuetan eskuragarri dagoena. 15 kantuk osatzen dute lana, bi aurpegitan banaturik. Samplegintza da lanaren funtsa nahiz eta sintetizadore ezberdinak ere erabili diren lana osatzeko.

Berezitasun nagusia, ekoizpen prozesuan 8 pista besterik erabili direla da, horregatik Z8RTZIKO izenburua, euskal erritmo tradizionalaren antzera. Trenorren esanetan, kantu guztiak era nahiko inpultsiboan egin dira, askotan, piezak aurreko abestiaren elementuekin bat eginez izan dira sortuak, egiturari arreta gehiegirik jarri gabe. Emaitza lan hetereo xamarra da , nortasun sailkaezina duena eta soinu desberdinetan zehar bidaiatzen duena, non Euskal zapore nabarmena duten sampleak, prekusio brasildarrak, baxu funkyak edota arpegio elektronikoak nahasten diren besteak beste.

Argitalpeneko kantu bakoitza bideo batek ilustratzen du,Kristina Arrazola eta Arturo/Fito Rodríguez bideo artistek sorturikoa beraien artxibo eta iturri propioetan irudiak bilatuz. Artelana berriz Kaikoo Studio bilbotarraren obra da, heuren “Dantzair” diseinu klasikoaren birmoldaketa batekin osatua.

 

Telmo Trenor 'Z8rtziko' + Benizze

 

BENIZZE

Azaroaren 16an argitaratu da Benizzeren estreinako lana. Beñat Goitiaren (Gasteiz, 1991) proiektu berria duzu esku artean. Montaukekin bi disko argitaratu ostean, mundua aldatu egin da. Ezin gara ezer gertatu izan ez balitz bezala 2019ko moldeetara itzuli.

Belaunaldi oso bat ate joka dago, dantzarako gogoz. Bilboko El Tigre Estudioetan Jon Aguirrezabalagarekin grabatu eta nahastutako 7 abestik osatzen dute diskoa. Masterizazioa Xabier Eguiaren esku. Frantziar elektronika, trap zertzeladak, dotorezia alemana eta autotune geruza. Momotxorroak, pasamontañasak, Sarako frontoia, euskal pastela, urrea, intxaurrak eta txanpaina. Badakigu nondik gatozen, baina ez zaigu batere gustatzen nora iritsi garen. Hau berrizteko behar nabarmena dago.

Ohiko plataformetan ikusgai dauden bideoklipekin batera, diskoa LP eta CD edizio mugatuetan argitaratuko da Kauldi Iriondoren eta Sofocalo Studiosen artearekin.

Nire bizitzako diskoa da, beharrak asetzeko ahalegin bat. Horregatik diskorako hautatutako kolaborazioak: Ruper Ordorikaren maisutasuna Mamuak eta izozkiak kantuan, J Martinaren freskotasuna Suan eta Gariren dotorezia Muxu bero bat abestia atontzeko. Ah, eta noski, euskaraz, aitzakiarik gabe.

 

Imagen Listado
Telmo Trenor Z8rtziko + Benizze.jpg
Es streaming?
Off
Pasada
1
Años
2024
Fecha
Inicio
Fin
Hora Desde
21:00
Tipo Actividad
Kontzertua
Fecha
2024ko apirilaren 20a | 21:00 h
Espacio
Kluba
Temática
Artea
Kultura
Público
Publiko orokorra