Txikijazz 2024 | Tailerra + kontzertua: Swintronics

Bloques
Título
Zer da Txikijazz?
Descripcion Corta

Familiek eta haurrek musikaz eta arteaz modu ludikoan gozatzeko eta horiekin ikasteko aukera eskaintzen du Txikijazzak.

Txikijazz, Donostiako Jazzaldiak antolatua, familientzako espazio izateko sortu zen 2013an.

Familiek eta haurrek musikaz eta arteaz gozatzeko eta horiekin ikasteko aukera eskaintzea du helburu. 

Jaialdia haurrekin aisialdia pasatzeko beste era bat bilatzen duten gurasoengan dago pentsatua. Etorkizuneko publikoa musika-formazioan hezi nahi duten gurasoengana iritsi nahi du, musikak heziketarako eta gozamenerako eskaintzen dituen aukera amaigabeen jakitun.

Irekia eta doakoa da, eta uztailean egiten da, Donostiako Jazzaldiaren barruan, Kutxa Fundazioarekin elkarlanean.

Cabecera
Título
Txikijazz 2024 | Jazz- eta musika-tresnak (NONE Club Creativo) + Swintronics
Lista Items Slider
Multimedia
Swintronics
Descripción

Tailerra + kontzertua

Descripción

Tailerra eta kontzertua Kutxa Fundazioan Txikijazz-aren esparruan, Donostiako Jazzaldiaren data beretan ospatzen den jaialdia.

Tailerra: Jazz- eta musika-tresnak (NONE Club Creativo) 

Tailer honetan, erritmoak, soinuak eta formak bereiziko ditugu trebetasunaren, abileziaren, entzumenaren eta gorputzaren bidez.

Jarduerak eremuka eta txandaka banatuko dira. Txanda bakoitzak ordu erdiko iraupena izanen du.

Kontzertua: Swintronics

Eider Saratxaga (ahotsa)
Germán Ulacia (pianoa)
Joseba Aparicio (tronpeta, gitarra)
Iñigo Fernández  (saxoa, klarinetea)
Ibon Jordán (bateria)

Swingtronics 2018aren azken aldera sortu zen, aurrez hainbat proiektutan lan eginak ziren musikari batzuk elkartu ostean. Talde honek oinarri elektroniko berriagoak gehitzen dizkio swingari, herri musikan ezagunak diren hainbat gai birlantzeko asmoz, baita Jazzeko zenbait estandar ere, lan horiei kutsu moderno, erritmiko eta dibertigarri bat emateko.

Txikijazzen, Madonna, Amy Winehouse eta Michael Jackson musikarien klasiko handietan oinarritutako emanaldia eskainiko du Swingtronicsek, Jazz, Bossa eta Swing doinuetara egokituta, besteak beste. Publiko guztientzako kontzertua izango da, giro lasaiarekin hasiko dena, pixkanaka intentsitatea igotzen joateko eta elektroswing erritmo zirraragarriekin amaitzeko. Horrela, oinarri elektronikoei esker, jendeak ahaleginak egin beharko ditu zutik ez jartzeko eta dantzan ez hasteko.

2024ko uztailaren 26a, ostirala | 11:30-14:00
Kutxa Fundazioa. Tabakalera (4. solairua). Donostia / San Sebastián
4 urtetik gorako haurrentzat
Doakoa

Kontutan izatekoak
Edukiera: 150 pertsona, iriste- ordenaren arabera (leku- kopurua bete arte)
Aldez aurretik izena eman gabe
Ateak irekitzea: 11:00etan | Kontzertuaren hasiera: 12:00etan


Eremu urdina

12 urtetik gorako haurrak. Puzzleak jarriko dituzte kartoi mehean, tresna handiekin, hala nola kontrabaxua, bateria edo teklatua. Zer entzuten da? Nola ukitzen da? Adi!

Berdegunea

7-12 urte bitarteko haurrak. Tresna ertainak muntatuko dituzte ahokatzeko piezekin. Alde honetan mahai pare bat jarriko ditugu Kursaaleko maketarekin, nahi dutenek maketan tresnak moztu eta itsatsi ahal izan ditzaten. Zer entzuten da? Zer tresna da? Nola ukitzen da? Adi!

Eremu laranja

4 eta 6 urteko haurrak, heldu baten laguntzarekin. Argizariekin koloreztatzeko paperezko tresna handiak izanen dituzte. Adi musikarekin eta…dantzatzera!

Hiru koloreko eremua

Saio honetan hainbat lan egin ahal izango dira gure txandaren zain gauden bitartean. Gune honetan Kursaaleko maketa jarriko dugu, sortzen ditugun tresnekin apaintzeko.


Txikijazz 2023 tailerra

Imagen Listado
Es streaming?
Off
Agrupaciones Padre
Pasada
1
Años
2024
Fecha
Inicio
Fin
Texto fecha
26 Uztaila 2024
Idiomas
Hora Desde
11:30
Hora Hasta
14:00
Tipo Actividad
Ikastaroa / Tailerra
Fecha
26 uztaila 2024 | 11:30 h
Espacio
Plaza
Temática
Kultura
Línea Actuacion
Programas
Público
Haurrak eta familiak