Unibertsoaren esplorazio sentsoriala
Hitzaldia STROM - Astronomia inlusiboa erakusketaren esparruan. Erakusketa DIPC-ek antolatu du, Kutxa Fundazioaren elkarlanean, eta Tabakaleran ikusgai dago urriaren 4tik 31ra.
Hizlaria: Amelia Ortiz Gil doktorea, Valentziako Behatoki Astronomikoa
2023ko urriaren 18a, asteazkena | 19:00
Lekua: Kutxa Fundazioa Plaza, 4. solairua Tabakalera. Donostia/San Sebastián
Norentzat: edonorentzat
Hizkuntza: gaztelania
Sarrera doan, leku-kopurua bete arte
Deskribapena: Unibertsoa begiz hautematen ohituta gaude. Hitzaldi honetan, ordea, kosmosa hautemateko beste bide batzuk erabiliko ditugu: entzumena, ukimena, usaimena eta dastamena. Beste paradigma horrek dibertsitate funtzionala dutenen inklusiorako aukera ematen du.
Hizlariaren biografia: Amelia Ortiz Gil doktorea astronomoa da Valentziako Unibertsitateko Behatoki Astronomikoan. Ikerketan jardun du bere bide profesionalaren zati batean, eta, orain, astronomiaren dibulgazioan dihardu, dibertsitate funtzionala duten pertsonentzat bereziki. Nazioarteko Astronomia Elkarteko Astronomiaren Dibulgazio Bulegoko ordezkaria izan da Espainian. Sari asko jaso ditu; esate baterako, planeta-zientzien dibulgaziorako Europlanet saria eta dibulgazio zientifikoko ibilbidearen X. José María Savirón saria.
Jarraitu streaming bidez