Azkoitia
Baratzeari buruzko informazioa
- Martxan noiztik: 2015eko ekainaren 23a
- Arduraduna: Azkoitiako Udaleko Ingurumen Saila
- Lursail kopurua: 70 (40 m²-koa bakoitza)
- Ustiapen denbora: 4 urte
Ekipamenduak
- Aldagela
- Biltegia
- Uraskak
- Iturriak
- Aulkiak
- Konpostagunea
- Lursail egokituak
- Hazitegia
- Intsektu-hotelak
Nola iritsi
Altamira Auzoa Auzoa, 9, 20720 Azkoitia, Gipuzkoa
Google Maps-en ikusi.
Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri gurekin harremanetan.
Azkoitiko Baratze Parkea herriaren kanpoaldean kokatua dago, igerileku irekien ondoan. Lehen larre izaniko lekua da, hortaz oso aproposa baratze lanetarako. Guztira 3.000 m² dituen eremua da eta gune altuago batean egonik, Izarraitz mendilerroaren ikusmira paregabea du bertatik.
Partzelak bi multzotan banatuta daude: goikoak eremu lauan daude eta behekoak ekialdera orientatutako aldapan. Ohiko partzelez gain, bi partzela altuak ere egokitu dira behar bereziak dituzten lagunentzako.
Parkearen sarreran erabiltzaileen etxola dago. Eremutik banatuta 4 uraska daude eta hauen alboan konpost guneak ditugu. Auzo-hazitegia eta intsektuak erakartzeko hoteltxok ere jarri dira inguruan.
Azkoitiko Baratze Parkea herriaren kanpoaldean kokatua dago, igerileku irekien ondoan. Lehen larre izaniko lekua da, hortaz oso aproposa baratze lanetarako. Guztira 3.000 m2 dituen eremua da eta gune altuago batean egonik, Izarraitz mendilerroaren ikusmira paregabea du bertatik.