Aztarna Ekosoziala

Bloques
Título
Laguntzen dutenei laguntzea. Aurrera egiteko modu bakarra da.
Texto

Aztarna Ekosoziala programak gizarte- eta ingurumen-erakundeen kudeaketa eta ikuspegi estrategikoa hobetzea du helburu, beraien eraldaketa-lan nekaezina ikusaraziz, berrikuntza-gaitasuna indartuz eta eraldaketa digitalean lagunduz. Horrela, etorkizuneko erronken aurrean herritarren aktibazioan protagonista izan daitezen.

Baditugu hainbat tresna, hala nola diru-programak, edo prestakuntzan eta sareko lanean laguntzeko programak, entitateei jasangarriagoak izateko aukera ematen dietenak, baita 2030 Agendaren ildotik Gipuzkoako erronkak konpontze aldera elkarlanean jarduteko aukera ere.

Gure lurraldeak bere sustraiekin enpatizatzen du, eta guztion ongia bilatzen duen berezko bultzada kolektiboa da. Hemen auzolana deitzen diogu horri, eta Gipuzkoa eraldatu duen eta bertako biztanleok ere eraldatu gaituen zerbait da. 

Horren haritik, erakunde ekosozialak dira gaur egun kultura horren oinordekoak, eta, herritarren laguntza eta konpromisoarekin, erronkak erronka izateari utzi eta errealitate bihurtzeko leku bihurtzen dute Gipuzkoa.

Título
Programak eskeintzen duena:
Lista Preguntas
Pregunta
Ikaskuntza-ekimenak
Respuesta

Aztarna Ekosozialak prestakuntza trinkoak, sektore ekosozialeko erakunde handietako goi-mailako zuzendari eta teknikariek emanak, proposatzen ditu, entitateek beren ikuspegi estrategikoa sendotzeko aukera izan dezaten. 

Bai eta sareko erakunde txikiek eta boluntarioek autozuzendutako prestakuntzak ere, praktika edo jardunbideak eta ezaupideak partekatu eta konfiantza-sareak, aliantzak eta sareko lana eragin ditzaketenak, ehuntzeko. 
 

Pregunta
Zuzeneko laguntzak
Respuesta

Deialdi erregularizatuen bidez izapidetzen diren diru-laguntzak. 

Ipar eta hegoaren arteko lankidetza globalerako, Gipuzkoan egiten diren gizarte- eta/edo kultura-proiektuetarako eta Gipuzkoako ehun ekosozialaren jarduera babesteko dira.
 

Pregunta
Erakundeek egiten duten lana ikusaraztea
Respuesta

Aztarna Ekosoziala programak erakundeen bilatzaile eta komunikazio-nodo gisa funtzionatzen duen web-plataforma bat du, hirugarren gizarte- eta ingurumen-sektoreko erakundeek egiten duten lana eta egiten dituzten proposamenak modu kolektiboan ikusteko aukera ematen duena. 

KIDEGUNEA izeneko intraneta du, eta bertan zerbitzuak, prestakuntzak, komunikazio-motako txostenak eta jardunbide egokien trukerako eta partaidetzarako guneak izan ditzakete erakundeek.
 

Lista 3 Items
Multimedia
gipuzkoa-kutxa-solidarioa.jpg
Título
Gipuzkoa Kutxa Solidarioa
Subtitulo
Elkarte ekosozialen sarea
Descripcion Corta
Multimedia
buscador-asociaciones
Título
Elkarte bilatzailea
Descripcion Corta
Multimedia
agenda-solidaria
Título
Agenda solidarioa
Título
Proyectos que forman parte de este programa
Campo Información
field_agrupaciones
Título
Datozen jarduerak
Campo Información
field_actividades
Título
Iraganeko jarduerak
Campo Información
field_actividades
Vista
Cabecera
Lista Items Slider
Título
Aztarna ekosoziala
Antetítulo
Programa
Multimedia
Aztarna_Ekosoziala
Título
Aztarna ekosoziala
Descripcion Corta

Lehentasuna emango zaio erakundeen gaitasunak garatu eta indartzeari, prestakuntzaren/laguntzaren eta gizarte-erakundeen arteko esperientzien trukearen bidez.

Descripción

Lehentasuna emango zaio erakundeen gaitasunak garatu eta indartzeari, prestakuntzaren/laguntzaren eta gizarte-erakundeen arteko esperientzien trukearen bidez.

Imagen Listado
Aztarna_Ekosoziala
Línea Actuacion
Actividades